Danel gure “printze txikia”, Arreta Goiztiarraren onuren beste adibide bat
Danelek hiru urte eta 8 hilabete ditu. Burmuineko malformazio arraro batekin jaio zen –lisentzefalia izenekoa–, zeinak bere garapen kognitibo eta motorrari modu larrian eragiten dion. Zortzi hilabete eskas zituenetik, arreta goiztiarreko saioetara joaten da Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroan, Bilbon. Danelek aurrerapen nabarmenak egin ditu jasotzen dituen tratamenduei esker. Gabonetako loteriaren salmentaren bidez, familia laguntza biltzen ari da haurrak bere bizi kalitatea hobetzen jarraituko duten programa intentsibo batzuk hasi ahal izateko.
Details