Baliabideak eta zerbitzuak

Sortu ginenetik, hots, 1992. urtetik, garuneko kaltea izan duten pertsonei errehabilitazio osoa eskaintzen saiatu gara.

 

Ospitaleratze Unitateak

Tratamendua ospitalean egiten dugunez, errehabilitazio lan intentsiboa egin dezakegu.  Gure Unitateetan, mugimenduan, komunikatzeko ahalmenean, jokabidean, ahalmen intelektualetan, emozionaletan edota zentzumenetan ondorioak izan dituzten pazienteak errehabilitatzeko lan egiten dugu.  Programa pertsonal integratuak garatzen ditugu, arlo hauetan: logopedia, neuropsikologia, fisioterapia eta terapia okupazionala. Beharrezkoa denean tratamendu psikofarmakologiko eta ortopedikoekin osatzen ditugu programa horiek.

Hospital Beata María Ana (Red Menni)

Hospital Beata María Ana, Madrid

Errehabilitazio anbulatorioa

 

Hain larriak ez diren kasuetan eta ospitaleratutako pertsonek autonomia maila nahikoa lortzen dutenean, errehabilitazio programak erregimen anbulatorioan egiten ditugu. Gure zentroetan eskaintzen ditugun tratamenduek gaixo bakoitzaren berariazko beharrei erantzuten diete beti.

Etxeko errehabilitazioa

 

Etxeko programak mendetasun maila handia eta lekualdatzeko zailtasun larriak dituzten pertsonentzat dira. Gure taldea osatzen duten garuneko kaltearen errehabilitazioan espezializatutako terapeutek etxeetan egiten dituzte tratamenduak, Donostia, Gasteiz, Bilbo eta Arrasate inguruan.

Eguneko zentroak

 

Menni Sareak kudeatutako eguneko zentroen xedea garuneko kaltea duten pertsonen autonomia funtzionala eta gizarteratzea hobetzea da.  Zentro horietako jarduera-planean askotariko edukiak dituzten talde-saioak jasotzen dira gehienbat. Edukien artean hauek aipa ditzakegu :  teknologiak erabiltzea, komunitatearen erabilera handitzea, jolas-jarduerak, gizarte-trebetasunen taldeak, eskuz egiteko jarduerak, kirola, errehabilitazio fisiko edo logopedikoa talde txikian.

Balioztapen mediko-legala egiteko zerbitzua

 

Zerbitzu hau oso arrakastatsua da, duen garrantziarengatik eta ondorioengatik. Barne hartzen ditu psikiatrian, errehabilitazioko medikuntzan, neurologian eta neuropsikologian adituek diren profesionalek egindako txosten mediko-legalak. Txosten horien xedea garuneko kaltea duten gaixoen ondorioak zehaztea da. Lan egiteko gaitasuna edo gaitasun zibila balioztatzen eta erantzukizun penala zehazten laguntzen dute.  Halaber, zenbait kasutan, ezinbestekoa da perituak epaietara joatea, ebaluazioak eta kalteak gaixoaren bizitzan izandako eragina azaltzeko.

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services