Naiara Mimetza

Neuropsikologoa Garuneko Kalteko Zerbitzuaren Ospitaleratze Unitatean

Batez ere hartutako garuneko kalteak eragindako arazo neuropsikologikoak (emozionalak, jokabidezkoak eta kognitiboak) aztertzen ditut, banakako tratamendu planak diseinatzeko gero. Horrela, pazientearen eta haren senideen bizi-kalitatea hobetzea da xedea.

Bizi-egoera zailetan pertsonei laguntzea pribilegioa da.  Hainbat patologia eta errealitate ezagutzea lan erronka bat da niretzat. Halaber, garapen pertsonala ere izan dezaket.  Bestalde, gainerako talde terapeutikoarekin helburu bera lortzeko elkarlanean aritzen garenez, partekatzeko, hainbat arlo eztabaidatzeko eta lan mailan hazteko aukera dut.

Nire eginkizunen artean hauek nabarmentzen dira: balorazio neuropsikologikoa; banakako eta taldekako errehabilitazio kognitiboko programak diseinatzea eta inplementatzea; jokabidea aldatzeko programak eta jokabide-teknika terapeutikoak aplikatzea (gizarte-trebetasunetan trebatzea, psikohezkuntza, antsietatea menderatzea…). Horrez gain, familiei arreta ematen diegu talde terapeutikoaren beste kide batzuen laguntzaz.

Deskribatutako lan klinikoez gain, koordinatzailea ere banaiz logopedia eta terapia okupazionaleko arloetan. Bestalde, zenbait prestakuntza-programetan irakaslea naiz.

Prestakuntza akademikoa

–    Psikologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, 1997-2002.

–    Psikologia klinikoko masterra. Deustuko Unibertsitatea, 2002-2004.

–    Neuropsikologia klinikoko graduatu-ondoko ikastaroa. ISEP Formación, 2006-2007.

–    Ikasketa Aurreratuen diploma (Doktorego-ikasketak). Deustuko Unibertsitatea, 2003-2004.

Eskolaz kanpoko prestakuntza

– III. Neuropsikologiako kongresu nazionala. FANPSE. Oviedo, 2010.

– TCEren tratamenduan aurrera eginez: Traumatismo kraneoentzefalikoek eragindako jokabide arazoei ekitea. Institut Guttman, Bartzelona, 2010.

– Familia eta garuneko kaltea. Beata Maria Ana Ospitalea, Madril, 2010.

– Advances in the study of anosognosia & Principles of neuropsychological rehabilitation ten years later. Donostia-San Sebastian, 2009.

– III. Euskal Herriko Neuropsikologia Jardunaldiak “Haurren neuropsikologia”. Euskal Herriko Unibertsitatea, Donostia, 2009.

– VI. Espainiako Neuroerrehabilitazio Sozietatearen Jardunaldiak: “Zer da errehabilitazio neuropsikologikoa? Outcome measurement in neuropsychological rehabilitation”. Bartzelona, 2008.

– Mintegia: “Disartria: ebaluazioa eta errehabilitazioa”. Bilbo, 2008.

– Mintegia: “Errehabilitazio neuropsikologikoa garuneko kaltean: ikuspegi praktikoa”. Bilbo, 2008.

– Kortex prefrontala: ikertzetik esku hartzera. Bilbo, 2007.

– Psikopatologiako ikastaro monografikoa. Madril, 2007.

– Ikastaroa: “Denbora mugatuko eta epe laburrerako psikoterapia paziente neuropsikiatrikoekin, TEPT ikuspegitik”. Bilbo, 2007.

– I. Nazioarteko Kongresua “Neuropsikologia klinikoaren aurrerapenak”. Madril, 2006.

– Mintegia: “Hizkuntza arazoen ebaluazioa eta errehabilitazioa ikuspegi kognitibotik”. Bilbo, 2005.

– Mintegia: “Jokabidea eta aurreko lobulua”.  Bilbo, 2004.

Argitalpenak

– Mimentza N.; Jiménez A.; Quemada J.I.: Abordaje conductual de alteraciones comportamentales en el daño cerebral adquirido. Informaciones Psiquiátricas, 187 (1): 5-18. (2007).

– Quemada Ubis, J. I.;  Mimentza N.; Jiménez A.; Sánchez Cubillo I. Tratamientos no farmacológicos de las alteraciones conductuales en el daño cerebral. Hemen: Avances en Neuropsicología Clínica. Fundación Mapfre Medicina. Or.: 275-299. (2006).

Irakasle jarduera

– Deustuko Unibertsitateko Osasun mental eta terapia psikologikoen masterreko irakaslea.  2007. urtetik.

– Deustuko Unibertsitateko Gerontologiako masterreko irakaslea. 2008-2010.

Lan esperientzia

Psikologia ikasten ari nintzen bitartean aisialdiko begirale moduan aritu nintzen, haurrekin eta arazo psikiatrikoak zituzten pertsonekin.

Gero, Deustuko Unibertsitateko Psikologia klinikoaren masterraren barruan, psikologo kliniko moduan aritu nintzen osasun mentalaren zenbait arlotan, hala nola psikiatrian eta psikogeriatrian.

2004ko urritik Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kaltearen Zerbitzuko ospitaleratze unitatean lan egiten dut.

Hizkuntzak

Euskara
Ingelesa

Zaletasunak

Kultura desberdinak ezagutzea, hainbat lekutako pertsonekin hitz egitea eta bizitzea gustatzen zait. Aukera dudanean, maleta prestatu eta hegazkina hartzen dut lagunekin.

Eguneroko bizitzan, ariketa fisikoa egiten saiatzen naiz, eta urte sasoiaren arabera aldatzen da.  Horrez gain, zenbait gizarte elkartetan boluntario moduan aritzen naiz.