Aita Menniko fisioterapeutak oreka eta kontrol motorraren tratamenduari buruz eguneratu dira
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen fisioterapia arloko talde osoak aukera izan du neurorrehabilitazioaren alorreko azken ikerketak ezagutzeko eta, besteak beste, errealitate birtual murgiltzailea aintzat hartzen duten praktika klinikoetan trebatzeko. Fisioterapia neurologikoaren esparruan, ebidentzia zientifikoak babestutako teknika eta ikuspegi berriak ikasteko premia oso garrantzitsua da, gaixotasun neurologikoaren eragina gero eta handiagoa delako.
Details