Iban Arrienek jaso du Errioxako Fisioterapeuten Elkargoak Espainiako Fisioterapeuten Kontseiluari emandako saria
Bere XX. Urteurrena dela eta, Errioxako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak fisioterapiaren arloko hainbat pertsona eta kolektiboren ekarpen bereziak nabarmendu nahi izan zituen. Aita Menni Ospitaleko Fisioterapia Arloko arduradunak ‘Pandemiako lan eraginkorra’-ren saria jaso zuen, Espainiako Fisioterapeuten Kontseilu Nagusiko batzorde exekutiboari emandakoa, izan ere, Arrien joan den abendura arte aritu da bertan.