Aita Mennik bat egiten du berriro Bizkaian laguntza teknikoak emateko dohaintza kanpainarekin
Bilboko Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroak (Egaña kalea, 10) eta Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzak (Joxe Miel Barandiaran kalea, 1) bilketa gune gisa parte hartzen dute Bultzatu Fundazioak sustatutako ekimenean. Kanpainaren iv. Edizioa azaroaren 24tik abenduaren 15era arte izango da, baina dohaintzak urte osoan onartzen dira.