Nikaraguako antzeko eguneko zentro bateko erabiltzaileek bisitatu gaituzte Arrasaten
Arrasateko Musakolan dugun Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroak oso bisita berezia hartu zuen: Nikaraguako Diriambako eguneko zentroko hiru erabiltzaile gu eta gure zentroa ezagutzeko parada izan zuten ‘Aktibo Mundu Solidario baten alde’ ekimenari esker. Topaketak are gehiago estutzen ditu duela sei urtetik garapenerako gobernuz kanpoko erakunde horrekin ditugun loturak.