Iktusa izandako pazientearen errehabilitazio fisikoaren helburuak

‘Informaciones Psiquiátricas’ aldizkariak Malagan egin berri dituen VIII. Jardunaldietan, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Fisioterapia Arloko arduradun Iban Arrienek nabarmendu zuen iktus osteko errehabilitazio fisikoaren helburuak espezifikoak, errealak eta lorgarriak izan behar direla, eta paziente bakoitzaren behar indibidualak kontuan hartuta zehaztu behar direla beti.