AAk neurorrehabilitazioan duen eragina aztertu du Murie doktoreak Errehabilitazioaren gaineko V. Jardunaldietan
Topaketa zientifiko hau irailaren 20an eta 21ean egin zen palmako Sant Joan de Déu ospitalean, eta Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebralaren lerroko koordinatzaileak eman zion hasiera ekitaldiari, “Adimen artifiziala neurorrehabilitazioan” izeneko hitzaldiarekin. Bere hitzaldian, AA errehabilitazio neurologikoko prozesuak nola eraldatzen ari den eta pazientearen esperientzia eta osasun taldearen lanaren eraginkortasuna nola hobetzen ari den aztertu zuen Murie doktoreak.