Iris oinez munduko lehen exoeskeleto pediatrikoari esker: Atlas 2030
Espainiako teknologiako exoeskeleto honek CE kalitate zigilua lortu berri du. Aita Menni Ospitaletik eskerrak eman nahi dizkiogu Marsi Bionics konpainiari gure paziente txikiari eta haurren errehabilitaziorako dugun unitateko lantaldeari exoeskeletoa probatzeko, bati, eta ezagutzeko, besteari, eman dien aukeragatik. Izan ere, berak egin du errealitate Automatika eta Robotikako Zentro Mistoko (CAR) lantaldeak, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak (UPM) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) garatu zuten proiektua.