Aita Mennik jardunaldi tekniko bat antolatu du Arrasaten, ‘iktusaren arreta sanitarioan izandako aurrerapenei buruz’
Ezagutzak trukatzeko foro honetan, iktusen tratamenduaren fase akutuan zein azpiakutuan diharduten profesionalak bilduko dira. Ekitaldia ekainaren 2an izango da Aita Menni Ospitaleko irakaskuntza gelan.