Aita Menni Ospitalea aitzindaria izan zen Kalte Zerebraleko Zerbitzu bat garatzen, diziplina askoko errehabilitazioan zentratuta
1992ko udazkenean, orain dela 25 urte, Arrasateko (Gipuzkoa) Aita Menni Ospitaleak bere Kalte Zerebraleko Ospitale Unitateainauguratu zuen. Zerbitzu aitzindaria kalte zerebrala duten pertsonei zuzendu zitzaien modu monografikoan, eta hainbat diziplinatako profesionalen talde batek osatu zuen, errehabilitazioan zentratuta, eta gaur egun Kalte Zerebraleko Menni Sarea esaten diogun horren ernamuina izan zen.Garai hartan, Ahizpa Ospitalarien zentro asistentzialek gaixotasun mental larria, desgaitasun intelektuala edo dementzia zuten pertsonen arretan jarduten zuten gehienbat, baina ez zeuden hartutako lesio zerebraletikaparte; egonaldi psikiatriko luzeko zerbitzuetan pertsona batzuk zeuden, euren arazoaren oinarrian traumatismo kraneoentzefalikoa zutenak, eta Eriondoko zerbitzuetan oso ohikoa zen iktusa izandako lagunak aurkitzea.
Etorkizunari begira
Urte hauetan zehar, Aita Menni Ahizpa Ospitalariek bere eskaintza asistentziala osatu dute, ospitaleratzeari errehabilitazio anbulatorioa, etxeko errehabilitazioa eta eguneko zentroak gehituta.Desgaitasun neurologiko larria duten helduentzako egoitza unitateak dira, etxeko laguntzarekin batera, etorkizunean garatuko ziren zerbitzuak.
Menni Sareko Zerbitzuen ezaugarriak dira bere izaera monografikoa, diziplina askokoa eta errehabilitatzailea.Gure dispositiboetan, artatzen diren lagun gehienek hartutako kalte zerebrala nozitu dute.Monografikoak direnez, espezializazioa izatea eta ezagutza eta esperientzia lortzea ahalbidetzen diete gure Medikuntza, Errehabilitazio, Psikiatria eta Neurologiako espezialistei, eta Neuropsikologia, Fisioterapia, Terapia okupazional, Logopedia eta Gizarte laneko profesionalei. Gure taldeen osaera diziplina askokoa denez, erantzun holistikoa eta errehabilitazio integrala bermatzen ditu.
Ahizpa Ospitalarien barruan, Kalte Zerebraleko Menni Sareak bikaintasunezko errehabilitazio zerbitzuen garapena sustatzen du kalte zerebrala duten pertsonentzat., Horretarako, zentro dekanoen ezagutza eta esperientzia erabiltzen ditu, eta horiek efizientziaz eta azkar transferitzen saiatzen da.Emandako kalitateak aitortza handia dauka eta, horri esker, gure sare asistentzialak estatuan erreferente izaten jarraitu nahi du.Asmo horrekin, “talde lanaren, pazienteak eta familiak zerbitzatzearen, berrikuntzaren eta bikaintasunaren kulturak gurekin jarraitu behar du.Teknologia probatzeko eta garatzeko apustua, bai errehabilitaziora zuzenduta, bai zainketak ematera eta bizitza kalitatea maximizatzera zuzenduta, protagonista izango da datozen urteetan ere”, adierazi du Aita Menni Zerbitzu arduradun eta Menni Sareko zuzendari Jose Ignacio Quemada doktoreak.
Aurrekariak
Kalte Zerebraleko Menni Sareak bost erkidego autonomotan horrelako Zerbitzu espezializatuak sortu dituzten Ahizpa Ospitalarien zentroak elkartzen ditu:Euskadi, Madril, Valentziako Erkidegoa, Gaztela eta Leon eta Kantabria.Aurrekariak Kalte Zerebraleko Zerbitzuaren sorreran bertan dago, Aita Menni Ospitalean, 1992an, eta 80ko urteetan erakundeko profesionalek egin zuten nazioarteko benchmarking ariketan.
Gestio haiek fruitua eman zuten.25. urteurrenean, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuak omenaldia egin nahi die hori ahalbidetu zuten pertsonei, Ahizpa Ospitalarien mojei eta profesional soziosanitarioei eta, bereziki, hasierako urteetako bi tutore handiei:Peter Eames doktorea, neuropsikiatra eta Grafton Manoreko zuzendari asistentziala (Northampton, Erresuma Batua), zeinak hiru urte baino gehiagoz lagundu zigun bi eguneko egonaldi erregularrak eginez; eta jada zenduta dagoen Juan Manuel Muñoz Cespedes neuropsikologoa, zeinak bi urtean Aita Menniko taldea sortu zuen, eta 1999an Maria Ana Dohatsuaren Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzua gidatzen hasi zen.Horrek ekarri zuen tratamendua homogeneizatzeko akordioak egitea, prestakuntza ekintza komunak antolatzea, eta jardunaldi zientifikoak elkarrekin antolatzea. Aurrerago, Valentziako Ahizpa Ospitalarien eta Valladolidekoen Zerbitzuak abiarazi ziren, euren jardueraren zati handi bat haurren errehabilitazio anbulatoriora zuzenduta.2013an Santanderreko Benito Menni Ospitaleko Kalte zerebraleko Zerbitzua garatu zen, eta orain dela gutxi Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroa, Acamanen, Tenerifen.
Gure zerbitzuak
– Ospitaleko errehabilitazio unitateak KZ duten pertsonentzat
15 – 25 ohe dituzten ospitale unitateak dira, kalte zerebrala fase subakutuan dutenen diziplina askoko errehabilitaziora zuzenduak; arreta zerrendatutako diziplina sanitarioetako profesionalek ematen dute, gehi erizainen talde egonkor eta espezializatu batek.Pazienteek trauma kranialaren edo iktusaren ondorioak izan ohi dituzte.Egonaldiak 5 hilabetekoak izaten dira batez beste.
– Errehabilitazio anbulatorioko unitateak KZ duten pertsonentzat
Errehabilitazioa anbulatorio formatuan egiten da.Pazienteak euren etxean bizi dira, edo, salbuespen moduan, egoitza batean.Errehabilitazioa errehabilitazio zentroan, pazientearen etxean edo komunitatean egin daiteke.Taldearen osaera ere diziplina askokoa da.Tratamenduen iraupena hainbat hilabetetakoa izan ohi da, baina ez dira iraupen luzeagoko programak baztertzen.
Bi Zerbitzu zentral horiez gain, beste batzuk ere garatu dira KZMSri lotuta, baina berezitasun batzuekin:
– Haurren errehabilitazioko unitateak
Unitate hauek arreta espezializatua ematen diete hartutako lesio zerebrala edo garapen arazoak dituzten haurrei (arazo perinatalak, alterazio kromosomikoak, gaixotasun arraroak edo portaera eta ikaskuntzako arazoak).Azken etiologia horrek erasandako haurren beharrak eta beraien errealitate epidemiologikoek (baita eskaria ere) erantzun bateratua aholkatzen dute:haurren kalte zerebrala etiologia anitzeko garapen arazoekin batera.Deskribatutako Zerbitzuekin partekatzen dute izaera monografikoa, errehabilitatzailea eta diziplina askokoa, baina tratamenduak ez dira hain intentsiboak, eta askoz gehiago luzatzen dira denboran.
– Iktusaren arreta errehabilitatzailea Eriondoko Unitateetan
Eriondoko Unitateak ingurune sanitarioan eta soziosanitarioan gero eta gehiago ezartzen ari den zerbitzuak dira.Beren izateko arrazoia da pertsonak, ospitale orokor batetik igaro eta gero, medikuen eta erizainen zainketekin jarraitzea behar dutela hainbat astez edo hilabetez, erabat osatzeko.Paziente horien artean iktusa sufritu duten adinekoen taldea dago.Egoera horretan, medikuen eta erizainen zainketak fisioterapia, logopedia, terapia okupazional eta neuropsikologiarekin osatzen dira.Puntu horretan gehitzen die balio Kalte Zerebraleko Zerbitzuen esperientziak Eriondoko Unitateei.
– Eguneko zentroak kalte zerebrala eta beste desgaitasun neurologiko batzuk dituzten pertsonentzat
Eguneko zentroetan eguneko arreta ematen da, goizez eta arratsaldez, lesio zerebralen eta jatorri neurologikoko beste desgaitasun batzuen ondorioz desgaitasun larria duten pert5sonentzat.Zainketak egin, aisialdia landu eta familiari laguntzeaz gain, gaitasunak mantendu edo sustatzeari lotutako beste lan batzuk egiten dira.Laguntzeko produktuei eta etxeak egokitzeari buruzko aholkuak ere ematen dira.Fisioterapia, logopedia, terapia okupazional eta neuropsikologiarako orduak dituzte.
AITA MENNI Ospitalea zifratan | |
Ospitaleko Errehabilitazio Unitateetako oheak |
30 |
Sarrera kopurua 2016. urtean |
95 |
2016ko egonaldiak |
8.700 |
Eguneko zentroko lekuak |
120 |
Paziente anbulatorioak 2016. urtean |
210 |
Errehabilitazio anbulatorioko saioak 2016an |
31.232 |
25 urtetan artatutako pazienteak |
4.500 |
Menni Sarea zifratan | |
Ospitaleko Errehabilitazio Unitateetako oheak |
105 |
Sarrera kopurua 2016. urtean |
350 |
2016ko egonaldiak |
30.500 |
Eguneko zentroko lekuak |
153 |
Paziente anbulatorioak 2016. urtean |
805 |
Errehabilitazio anbulatorioko saioak 2016an |
125.000 |
Haurren errehabilitazio saioak 2016an |
20.200 |
25 urtetan artatutako pazienteak |
14.000 |
Teknologiaren rola Kalte zerebraleko zerbitzuetan
Neurorrehabilitaziora aplikatutako teknologia bizi-bizi garatzen ari da.Menni Sarean ahalegin irmoa egin da hori barneratzeko eta garapenean parte hartzeko.Ondoren azken hamarkadan gehitu diren baliabide teknologikoen esparruak eta multzoak aipatuko ditugu.
Orekarako eta martxarako:
o Martxarako uhalak pisuaren esekidurarekin, zeinek, aukeran, errealitate birtualeko edo errealitate areagotuko sistemak izan ditzaketen, pazientea interakzioan aritzeko.
o Bipedestadore estatikoak eta dinamikoak
o Bibrazio plataformak
o Posturografiako plataformak
o Balantze tutorea martxa dinamikoan trebatzeko eta zutitzeko erreakzioak berreskuratzeko
Goiko adarra errehabilitatzeko
- o Dispositibo robotikoak besoa desgrabitatzeko, pasiboki mugitzeko edo mugimendu aktiboan laguntzeko, hainbat pantailarekin interakzioan, errealitate areagotuko ingurune bat irudikatuz.o Dispositibo robotikoak exoeskeletoarekin
Errehabilitazio kognitiborako
o Lainoak ostatatutako programa informatizatuak, prozesuen bidez lehengoratze kognitiboari laguntzeko, eta errealitate areagotuko ariketak, jarduera funtzionalak errehabilitatzeko.
Komunikaziorako eta ordenagailuko interakziorako
o Komunikaziorako sistema aumentatiboak eta alternatiboak:komunikagailuak, tabletak, PDA edo softwarea duten mugikorrak komunikazio alternatibora zuzenduak.
o Ordenagailuan interakzioan aritzeko, irisaren errekonozimendusistemak, begiradaren jarraipena egiteko eta ordenagailuarekin interakzioan aritzeko begi kliskaren bidezko sistemak, sagu egokituak, likornioak, etab.Disfuntzio motorretarako egokitzapenak (dardara, ataxia).
Degluziorako
o VitalStim® motako elektroestimulazio faringeorako sistemak eta testurizazioaren pertsonalizazioa.
Living lab
Diseinu egokia, ingurunea kontrolatzeko teknologia eta produktu laguntzaileak dituzten etxebizitzak dira, desgaitasuna dutenen eta senideen bizitza errazagoa izan dadin.
Neurorrehabilitaziorako teknologiako ikerketaren atalean, Aita Mennik hainbat hitzarmen ditu unibertsitateekin eta ikerketa zentroekin.Bere sakontasunagatik nabarmentzen da Tecnaliarekin dagoen lankidetza hitzarmena, beraiekin goiko adarra errehabilitatzeko sistema berri bat lantzen ari baikara, elektroestimulazioan oinarrituta.