GURE ERREHABILITAZIO LANERA TEKNOLOGIA BERRIAK SARTZEN JARRAITU NAHI DUGU, GARUNEKO KALTEA IZAN DUTEN PERTSONEN BIZITZA-KALITATEA HOBETZEKO
Berriz ere Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalteko Zerbitzuak bere ‘tailer’ ospetsuetako bat (barneko bilerak) egin zuen logopeda-taldeak.Duela gutxi berritu duten Bilboko Errehabilitazio Neurologikoko Zentroan izan zen, eta hauxe izan zen eztabaidagaia:Begiradarekin kontrolatzeko sistemen arloan eguneratzea. Oraingo honetan, Gil Barrerok, Asturias, Iparraldeko Gaztela eta Leon (Zamora, Leon, Palentzia eta Burgos), Galizia, Errioxa, Nafarroan eta Euskadin BJ Adaptaciones enpresako ordezkaria denak, zuzendu zuen. Hauek izan ziren parte-hartzaileak: Ángela Fernández de Corres, Raquel Fernández, Álvaro López Quintana, Marina Pascual, Manu Bermúdez, Eider Aizpuru eta Itziar San Sebastián.
Dena kontrolpean begi itxi-ireki batean
Errehabilitazio logopedikoan batzuetan ordezko komunikazio-sistemak (OKZ) eman behar zaizkie ahoz komunikatzeko gaitasuna galdu duten erabiltzaileei.Horretarako, zenbait euskarri daude, hala nola komunikazio-koadernoak, piktogramak dituzten txartelak, ETRAN moduko komunikatzaileak eta abar.Hala ere, ‘tailer’ hau ordenagailu eta tabletetan dauden OKZk begiradarekin bakarrik erabiltzeari buruzkoa izan zen.Bereziki Tobii-ren PCEye Go gailuari buruz hitz egin zuten, eta taldeak zenbait programarekin erabiltzeko aukera izan zuen, ikusteko gaitasuna entregatzeko, hala nola Look to Learn, Helpkiz Learn eta Gaze Viewer programekin.
Begirada kontrolatzeko programek eta gailuek hainbat desgaitasun dituzten pertsonekin ahozko komunikaziorako ordezko sistema bat sortzeko balio dute. Hala ere, erabiltzaile baten ikusmen-gaitasuna, gaitasun kognitiboa, ulermena, oroimena eta bestelakoak baloratzeko tresna gisa ere erabil daiteke.
BJ Adaptaciones enpresak mailegu gisa laga dio Aita Menniri ekipamendu bat, eta zentro desberdinetatik ibiliko da (Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroa, Donostiako Zuatzu Zentroa eta Arrasateko eta Bekoetxeko eguneko zentroak), logopedek Zerbitzuko pazienteekin erabil dezaten, eta begirada bidez OKSren balorazioak eta egokitzapenak egin ditzaten.
Mugikortasun gutxiko pertsonentzat
Zergatik erabaki dute gure logopedek begira bidezko sarbide eta kontrol metodo hau erabiltzea?Erabilgarria delako eta mugikortasun gutxi duten pertsonei erraz erabiltzeko aukera ematen dielako.“Ezin gara atzean geratu gure errehabilitazio-lanean teknologia berriak erabiltzen. Hori dela eta, tailer honetan ikusitakoak bezalako gailuak eta programak erabili nahi ditugu, garuneko kaltea izan duten pertsonen bizitza-kalitatea hobe dezagun”, adierazi du Marina Pascualek.