PILI ORS TIRADERETAN ETA ARMAIRUETAN JARTZEN DITUEN OHAR TXIKIEZ BALIATZEN DA EGUNEROKO LANEZ ETA GAUZAK ETXEAN NON GORDETZEN DITUEN GOGORATZEKO. HORRELA, AMNESIA ANTEROGRADAK ERAGINDAKO ZAILTASUNEI AURRE EGITEN DIE.
Amnesia anterograda oro har kalte zerebral baten ondorioz gertatzen da. Oroimen-urritasun bat gisa defini liteke, informazio berria “grabatzeko” zailtasunei erreferentzia egiten diena.Hori gertatzen zaio Pili Orsi duela zenbait urte izan zuen iktusaren ondorioz.Berehalako oroimenean eragiten du, beraz, zenbait arazo ditu eguneroko bizitzaren jarduerak egiteko:oso zaila egiten zaio berriki egindako elkarrizketez, aurpegi berriez, gauza bat non gorde duen gogoratzea, Bekoetxe Eguneko Zentrorako bidea ikastea, GUFErena (Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea) eta abar.
Hala ere, Aita Menniko profesionalek adierazitakoari jarraituz, eta une horretan Ainhoa Espinosa neuropsikologoak esandakoari, eguneroko arazo horiek eramangarriagoak izaten hasi ziren.
Lehendabizi, Pili eta haren senarra den Joserekin hitz egin zuen Ainhoa Espinosak helburu batzuk ezartzeko.Helburuetako bat errutinak ezartzea zen, Pilik aurre egin behar dien arreta eta oroimen zailtasunak orekatzeko.Senar-emazteek alaba txiki bat dute eta laguntza eta aldaketa batzuk egin behar zituen bizitzetan ahalik eta normaltasunik handienarekin aurrera jarraitzeko.Pazientziaz eta pixkanaka, familia eta profesionalak urratsak ematen joan ziren eta zailtasunak gero eta txikiagoak izaten hasi ziren.
Piliren jarduerak etxean hobeto antolatzeko funtsezkoa izan da kartel batzuk jartzea arazorik gehien sortzen zizkioten lekuetan edo tresnetan. Pilik berak zentroan plastifikatu eta etxera eraman zituen.Horietan jarritako irakurriz dagoeneko ez du zailtasunik gauzak aurkitzeko, eta ez zaio ahazten leihoak itxi behar dituela esaterako.
Kalean, plano txiki batekin, Pilik, zentrora ongi heltzeko gai dela erakutsi zuen.
Beste tresna lagungarri bat telefono mugikorrada.Askotan eta oso ondo erabiltzen du:estimulazio kognitiboko tresna bat gisa erabiltzen du; agenda alertekin eta alarmekin erabiltzen du, dutxa hartzea edo egin behar duen beste edozer gauzaz ez ahazteko. Erosketen zerrenda egiteko eta botikak hartzeko oroigarri gisaere erabiltzen du.Beste aplikazio batek kokatzen eta egin nahi duen lekualdaketarako garraiobiderik egokiena aurkitzen laguntzen dio.
Errehabilitazio-taldeko profesionalen eta senideen artean egindako lanari esker, Pilik gaitasunak bereganatu ditu autonomiarako.Konpentsazio-estrategiek (antolaketa, autojarraibideak) eta kanpoko laguntzek, hala nola agenda, mapa eta telefono mugikorra erabiltzeak, Piliren bizi-kalitatea, bere autonomia eta funtzionaltasuna hobetzen lagundu dute.