Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoak Iban Arrien omendu du

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoak Iban Arrien omendu du
Apr

1

2015

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoak Iban Arrien omendu du

AITA MENNI OSPITALEKO GARUNEKO KALTEKO ZERBITZUAREN FISIOTERAPIA SAILEKO BURUAK OHOREZKO ELKARGOKIDEAREN INTSIGNIA JASO DU

Iban Arrien Celaya neuroerrehabilitazioan espezializatutako fisioterapeuta da, Neurozientzietako masterra du, Bobath terapeuta eta EuskadikoMenni sareko Fisioterapia zerbitzuaren burua da. Irakaslea, argitalpenen egilea eta ikertzailea izateaz gain Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala ere sortu zuen. Hain zuzen, elkargo horren presidentea izan zen 12 urtez, 2002ko maiatzetik 2014ko maiatzera arte, eta lehen presidentea ere izan zen. Arrien Euskadiko ordezkaritzako Espainiako Fisioterapeuten Elkarteko presidentea izan zen, elkargo profesionala sortu aurretik.

“Presidentea izan zen bitartean lanbidea bultzatzen egindako lan eta esfortzu bikaina” nabarmentzeko, abenduan Ohorezko elkargokidearen intsignia ematea erabaki zuen Gobernu Batzordeak. Iban Arrienek Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoko gaur egungo presidentea den Juan Luis Herreroren eskutik jaso zuen intsignia.

Deialdian esaten den bezala “oso merezitakoa” izan den titulu hori entregatzeko ekitaldia joan den larunbatean, martxoak 28, Gasteizko Santiago Apóstol Ospitaleko ekitaldi-aretoan egindako ohiko bilkura orokorraren amaiera izan zen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services