Nobedadeak iritsi zaizkigu irakurketari dagokionez: Alvaro Lopez Quintana logopedaren eskutik, eta Euskadiko Irakurketa Errazari esker, Bilboko Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroak irakurketa errazeko talde propioa estreinatu du. Irailaren 21etik aurrera, kalte zerebrala duten eta liburuak maite dituzten lagun talde bat elkartuko da, istorio zirraragarriz gozatzeko. Irakurtzea eskubidea delako, eta geure burura eta gizartera hurbiltzen gaituen plazera delako.
Kalte zerebralaren ondoren, irakurketaren ulermena kaltetuta gera daiteke, lesioaren ondorioengatik, eta irakurtzeko plazera ekintza astun eta etsigarri bihur daiteke. Arrazoi hori tarteko izan dute irakurketa errazeko materialek hain harrera ona gure zentroetan; arreta bereziarekin landutako liburuak dira, irakurtzeko arazoak dituzten pertsonek irakurri ahal izan ditzaten.
Irakurketa errazeko saioetan, liburuak behar den erritmoan irakurtzen dira, eta bi aldiz disfrutatzen dira, taldean irakurri eta komentatuta. Saioak astean behin egiten dira, eta gaian aditua den pertsona batek dinamizatzen ditu. Pertsona horrek klubeko kide guztiak partaide bihurtzen ditu, liburu bat irakurriz disfruta dezaten.
Pozarren gaude ideiarekin, eta oraindik bada lekuren bat libre!Beraz, irakurtzeko grina duten baina disfrutatzen jarraitzeko arazoak dituen horietakoa bazara, beharbada oraindik garaiz zabiltza Bilboko Aita Menniko Irakurketa Errazeko Taldean izena emateko. Izena emateko CENERera deitu besterik ez da egin behar (tel: 944 434 927) eta 35 euroko prezio merkea ordaindu. Harremanetarako pertsona Olatz Otaola da.Halaber, harremanetan jar zaitezke berarekin mezu elektroniko bat bidaliz: mootaola.aitamenni@hospitalarias.es.