Bilboko Aita Mennik irakurketa errazeko talde propioa sortu du

Bilboko Aita Mennik irakurketa errazeko talde propioa sortu du
Sep

15

2017

Bilboko Aita Mennik irakurketa errazeko talde propioa sortu du

Nobedadeak iritsi zaizkigu irakurketari dagokionez: Alvaro Lopez Quintana logopedaren eskutik, eta Euskadiko Irakurketa Errazari esker, Bilboko Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroak  irakurketa errazeko talde propioa estreinatu du. Irailaren 21etik aurrera, kalte zerebrala duten eta liburuak maite dituzten lagun talde bat elkartuko da, istorio zirraragarriz gozatzeko. Irakurtzea eskubidea delako, eta geure burura eta gizartera hurbiltzen gaituen plazera delako.

Kalte zerebralaren ondoren, irakurketaren ulermena kaltetuta gera daiteke, lesioaren ondorioengatik, eta irakurtzeko plazera ekintza astun eta etsigarri bihur daiteke. Arrazoi hori tarteko izan dute irakurketa errazeko materialek hain harrera ona gure zentroetan; arreta bereziarekin landutako liburuak dira, irakurtzeko arazoak dituzten pertsonek irakurri ahal izan ditzaten.

Irakurketa errazeko saioetan, liburuak behar den erritmoan irakurtzen dira, eta bi aldiz disfrutatzen dira, taldean irakurri eta komentatuta. Saioak astean behin egiten dira, eta gaian aditua den pertsona batek dinamizatzen ditu. Pertsona horrek klubeko kide guztiak partaide bihurtzen ditu, liburu bat irakurriz disfruta dezaten.

Pozarren gaude ideiarekin, eta oraindik bada lekuren bat libre!Beraz, irakurtzeko grina duten baina disfrutatzen jarraitzeko arazoak dituen horietakoa bazara, beharbada oraindik garaiz zabiltza Bilboko Aita Menniko Irakurketa Errazeko Taldean izena emateko. Izena emateko CENERera deitu besterik ez da egin behar  (tel: 944 434 927) eta 35 euroko prezio merkea ordaindu. Harremanetarako pertsona Olatz Otaola da.Halaber, harremanetan jar zaitezke berarekin mezu elektroniko bat bidaliz: mootaola.aitamenni@hospitalarias.es.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services