AITA MENNI OSPITALEAK ETA AHIZPA OSPITALARIEN KALTE ZEREBRALEKO MENNI SARE OSOAK MAITASUNEZ ETA ESKER ONEZ GOGORATZEN DUGU; BERAGAN MAISU BAT AURKITU GENUEN, ETA ADISKIDE BIHOTZEKOA.
Joan den uztailaren 16an Peter Eames doktorea zendu zen Erresuma Batuan.Edgwaren jaio zen (Londrestik hurbil), 1940ko martxoan, eta 78 urte zituen utzi gintuenean.Aita Menni Ospitaleak eta Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Zerbitzuek maitasunez eta esker onez gogoratu nahi dugu; beragan maisu bat aurkitu genuen, eta adiskide bihotzekoa.
80ko urteen amaieran eta 90ekoen hasieran, zuzendariak eta Ahizpak Europako Kalte Zerebraleko hainbat Zerbitzurekin jarri ziren harremanetan. Ospitale horietako bat Grafton Manor izan zen, Northamptomen, eta Peter Eames izan genuen anfitrioi.Hasieratik eman zigun arreta, bere suhartasunagatik, eskuzabaltasunagatik eta berotasunagatik.Bere zigarretari helduta, keinu biziz laguntzen zuen diskurtsoa, ohiko britainiarrek ez bezala.Denborak aurrera egin ahala, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzua martxan jartzeko laguntza eskatu genion.Eta hasieran hartu gintuenean bezain gogo bero, guri prestakuntza emateari eta teknikan eta antolamenduan orientatzeari ekin zion.Ez zen horrelakorik egiten zuen lehen aldia.Bera izan zen St Andrews Ospitaleko Zerbitzua martxan jartzen, ondoren Grafton Manorren, eta, aldi berean, aholkularia izan zen USAko eta mundu beste herrialde batzuetako zerbitzuetan.
Hainba, urtez, hiru hilean behin, bi eguneko lan saioak konpartitu genituen. Gerora ere, bere energia mugagabearen eta jakintza sakonaren lekukotzak ematen jarraitu zuen.Mundu anglosaxoitarreko beste espezialista batzuekin harremanetan jarri gintuen, eta enbaxadore lanak egin zituen eta sarbidea eman zigun ENazioarteko foroetarako (European Brain Injury Association, International Brain Injury Association).Lagundu egin zigun nazioarteko hizlariak ekartzen eta biltzarrak eta foro zientifikoak antolatzen, gure prestakuntza areagotzeko eta estatuko zein nazioarteko jokalekuan hobeto posizionatzeko.BNPAren urteko topaketan (British Neuropsychiatry Association), aukera izan genuen harremanetan jartzeko Lishman irakaslearekin, Maudsley Ospitaleko Kalte zerebraleko Unitateko lider Simon Flemingerrekin, Neil Brooksekikin edo Erresuma Batuko kalte zerebraleko neuropsikologiako lider handia den Roger Woodekin.Aukera izan genuen aisialdia berarekin eta emazte Lesleyrekin partekatzeko, bidaia horietan beti laguntzen baitzion.Biek maitasun handia hartu zieten gure lur hauei, eta, are gehiago, etxebizitza hartu zuten Castro Urdialesen, eta gaur egunera arte sarritan joaten ziren.Asko maite zuten Euskal Herria, bertako janaria eta jendeak, eta Espainiako txoko ugari korritu zituzten jatetxeak eta tabernak, jatorri izendapenak eta paradoreak deskubritzen. Bidaiari nekaezinak, azkenaldian denbora gehiago ematen zuten Verako etxean (Almeria), urte osoan egoten den tenperatura atseginagatik.
Lerro hauek balio bezate haren irakasbidea eta konpainia disfrutatu ezin izan zutenek jakin dezaten gure Peter maiteak funtsezko ekarpena egin zuela Kalte Zerebraleko Menni Sarea martxan jartzeko. Patuaren keinu bati jarraituz, hutsunea utzi zigun beste lagun handi batek aukeratutako data berdina aukeratu zuen alde egiteko: Juan Manuel Muñoz Cespedes, 2005eko uztailaren 16an hil zen. Biei besarkada bero bana eta ESKERRIK ASKO itzela.
Nacho Quemada mediku psikiatra da eta Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko eta Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko arduraduna.