José Ignacio Quemada

nacho_quemada

Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kaltearen zerbitzuko burua

Inauguratu zenetik ari naiz lanean Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kaltearen Zerbitzuan; 1992. urtetik hain zuzen. Psikiatriara mugatutako lankidetza profesionala izan zen hasiera batean, eta gaur egun, laguntza eta kudeaketa arloko erronkak dituen proiektu profesional handia da, Ahizpa Ospitalarien Garuneko Kaltearen Zerbitzuetan.

EHUn medikuntza ikasi nuen eta Erresuma Batuan psikiatrian espezializatu nintzen, Cambridgeko ospitaleetan. Gero, zientzien masterra egin nuen Cambridgeko Unibertsitatean. Bilbora itzuli nintzen Basurtuko Ospitalean lan egiteko.  Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kaltearen proiektuarekin denboraldi batean lankidetzan aritu ondoren, Zerbitzu berri horren ardura hartzea erabaki nuen.  Hortik aurrera garuneko kaltea duten pertsonei eta haien senideei laguntzen dieten osasun- eta gizarte-zerbitzuen sarea sortuz joan gara.  Doktorego-tesia 2000. urtean irakurri nuen EHUn.

Lan honi esker, beti motibatu nauten bi gairen inguruan lan egiten dut etengabe:  pertsonen sufrimendua arintzeko aukera eta gizakiaren gogamenaren funtzionamenduan sakontzea.  Denbora igarota, gero eta gehiago gustatzen zait taldeekin lan egitea, haien dinamikak ulertzea eta haiengan eragina izaten tratatzea, banakako helburuek eta kolektiboek aurrera egin dezaten.

Prestakuntza akademikoa

•    Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, 1980-1986.

•    Psikiatrian espezialista, Cambridgeko ospitaleetan prestatuta (Erresuma Batua).
•    Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. José Guimón (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Germán Berrios (Cambridgeko Unibertsitatea) irasleek zuzendutako tesia. Izenburua: “Arazo motorrak depresioan”. Nota:  Bikain cum laude. 2000.

•    Zientzietako masterra Cambridgeko Unibertsitatean, Erresuma Batua, 1995.

Azken argitalpenak

- De Francisco, M.L.; Portero, G.; Echeburúa, E.; Quemada, J. I.: Guía para la evaluación clínico-forense del daño psíquico consecutivo a los traumatismos craneoencefálicos. Hemen: Cuadernos de Medicina Forense. 2009ko urtarrila, 15 lib., 55. zk. Or.: 37-54.

- Quemada Ubis, J. I.; Sagasta Errasti, A.; Marín Ojea, J. I.; Pérez González, A. F.: El paciente con daño cerebral adquirido. Hemen: Tratado de psicofarmacología. Bases y aplicación clínica 2. argitalpena; Edit. Médica Panamericana, 2009. Or.: 167-175.

Quemada, J. I.; De Francisco, M. L.; Echeburúa, E.; Bulbena, A.: Impacto de las secuelas psiquiátricas y neuropsicológicas de los traumatismos craneoencefálicos sobre la duración de los tiempos legales. Hemen: Actas Esp Psiquiatr 2010; 38 (2): 101-107.

Ikerketa-jarduera

Egindako ikerlanak hartutako garuneko kalteak eragindako jokabide arazoak aztertzeko izan dira.
Zuzendutako tesiak:
- Hartutako garuneko kaltea duten pazienteen jokabide-desinhibizioaren ebaluazio neuropsikologikoa.  Sánchez Cubillo, Ignacio. Unibertsitate Konplutentsea, 2010.

- Traumatismo kraneoentzefalikoen ondorio neuropsikiatriko eta neuropsikologikoen ebaluazio kliniko-forentseari egindako ekarpenak.  Francisco Maíz, M L. UPV-EHU, 2007.

Lan esperientzia

Barruko ikaslea
1984-1985 eta 1985-1986 ikasturteak; Monitorea eta terapeuta laguntzailea Basurtuko Ospitaleko eguneko Ospitale Unitatean.

Barruko medikua
- Fulbourn hospital. Helduen psikiatria. 1988ko otsailetik 1988ko uztailera.
- West Suffolk hospital. Psikogeriatria. 1988ko abuztutik 1989ko urtarrilera.
- Fulbourn hospital. Helduen psikiatria. 1989ko otsailetik 1989ko uztailera.
- Addenbrooke’s hospital. Afektibitate-nahasmenduen eta elikadura arazoen unitatea. 1989ko abuztutik 1990ko urtarrilera.
- Fulbourn hospital. Errehabilitazio Psikiatrikoko zerbitzua. 1990eko otsailetik 1990eko uztailera.
- Fulbourn hospital. Helduen psikiatria. 1990eko abuztutik 1991ko urtarrilera.
- Fulbourn hospital. Haurren Psikiatria Unitatea eta Nerabeen Psikiatria. 1991ko otsailetik 1991ko uztailera.

Mediku ondokoa
Barruko mediku ondokoa Basurtuko Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuan, Bilbon (1991ko irailetik 1994ko irailera arte). Psikiatria Zerbitzuko kanpo kontsultetako burua izan nintzen 1993ko apirilera arte. 1993ko maiatzean Aita Menni Ospitaleko Ospitaleratze Unitatean hasi nintzen lanean.

Neuropsikiatriako aholkularia
Neuropsikiatriako aholkularia Arrasateko Aita Menni Ospitaleko “Garuneko Kaltearen Unitatean”, 1992ko azarotik 1996ko abendura. Zuzenean parte hartu nuen plangintza fasean Erresuma Batuan lan egiten nuen bitartean, eta harreman estua izan nuen haien gainbegiratze zuzena eskaini ziguten profesional britainiarrekin.

Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kaltearen zerbitzua

Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kaltearen zerbitzuko burua 1997ko urtarriletik. Urte horretan kontsulta anbulatorioak ireki genituen Bilbon eta Donostian. Bestalde, Bilbon, Donostian, Gernikan eta Arrasaten eguneko zentroak.  Haietako batzuk Aita Menni Ospitaleak kudeatzen ditu, eta beste batzuetan elkarlanean ari gara zenbait langilerekin.

Garuneko kalteko zerbitzuen Menni Sareko zuzendaria

2007. urtetik Garuneko kalteko Menni Sarea koordinatzen dut, hau da, Espainiako Ahizpa Ospitalariek dituzten Garuneko Kaltearen Zerbitzuak.

Hizkuntzak

Ingelesa
Alemana

Zaletasunak

Naturazalea naiz eta animaliei beren habitat naturalean begiratzea gustukoa dut. Camerosen (Errioxa) oreinei argazkiak ateratzen edo Fuerteventuran urpean igeri egiten ikus nazakezue.  Tenisa eta mendiko bizikleta (modu lasaian) dira bizitzaren fase honetan egiten ditudan kirolak. Urteak betetzen ditudan heinean gero eta interesgarriagoa egiten zaizkit historia eta artea. Hori dela-eta, gero eta ibilaldi gehiago egiten ditut barrualdera.