BIZKAIKO HIRIBURUKO NEUROERREHABILITAZIO ZENTROAK ESTIMULAZIO KOGNITIBOA, GIZARTE ELKARREKINTZA ETA GAITASUN FISIKOAK LANTZEN DITUEN GUNEA INAUGURATU DU. LAguntza zentro honek, ondorio neurologikoak dituzten pertsonen eguneroko jarduerak egituratzen eta gauzatzen, eta haien gaitasunak mantentzen laguntzen du.
Bilboko Aita Menni Errehabilitazio Anbulatorioko Zentroa handitu egin da, bai espazioari bai zerbitzuei dagokienez, izan ere, instalazioak handitu egin ditu tratamendua amaitu eta gero suspertze-jarduerak egiten jarraitu nahi duten pazienteentzat. Horrela, garuneko kaltea duten pertsonei laguntzen die, denboraldi batean tratamendua jaso ondoren, bere errehabilitazio arlo guztietan lortutako emaitzak mantentzeko eta ahal beste hobetzen saiatzeko.
Dagoeneko zenbait erabiltzaile joaten dira “Eguneko zentrora”, Aita Mennik Egaña kalean duen zentrora hain zuzen. Eremu berri horretan, jarduera motorrak, estimulazio kognitiboko jarduerak (NeuronUp aplikazioa dute), eta gizarte-elkarrekintza eta pertsonaren autonomia lantzen duten jarduerak egiten dituzte.
Baliabide baliotsua eta berria
Banakako eta taldekako lanak egiten dira balio anitzeko areto honetan.Gutxi gorabehera 8 erabiltzaileko taldea biltzen da. Oro har, errehabilitazioaren etapa intentsiboa amaitzen ari diren pazienteak edo paziente ohiak dira.Batzuek arreta indibidualizatua eta taldekakoa tartekatzen dute; beste batzuk, berriz, taldeetan parte hartuz bakarrik aritzen diren jarduerak egiteko eta beraien gaitasunak suspertzen.
“Zentro berri honek aberastasun handia dauka, izan ere, iktus edo bestelako garuneko kalteren bat izan ondoren, zentroan errehabilitazioa egin ostean laguntza ematen jarraitzen du. Zerbitzu berri hau soziosanitarioa da, baina Carlos Cañete begiralea ez da desgaitasunekiko sentikortasun handia duen profesional espezializatu bat bakarrik, etengabe dago harremanetan aldez aurretik pertsona horiek artatu dituzten terapeutekin, izan ere, horiek dira bakoitzarentzako jarduerak proposatzen jarraitzen dutenak”, azaldu du Noemí Álvarez pneuropsikologoak. “Orain, Neuroerrehabilitazio Zentroan, sailetako terapeutek errehabilitazioan dauden mugei erreparatzen dietenean, taldeko errehabilitazioaren barruan ondorio neurologikoak dituzten pertsonei zer eskaini ahal zaien pentsatzen dute. Beste tresna bat da, nahi duen edo mantentze tratamendu bat komeni zaion pertsonak, bere errehabilitatzaileekin eta prezio merkeagoan harremanetan egin ahal izateko”, gaineratu du.
Sozializatzearen garrantzia
“Ez da garrantzitsua bakarrik denbora egituratzea eta betetzea eta gaitasunak mantentzea; sozializatzea ere bada garrantzitsua.Taldeko saioak motibatzaileak dira. Taldeko kideen artean egiten elkarrekintzak ongizatea ekartzen du, eta askotan, zailtasunetara eta bizi-errealitatera pixkanaka egokitzen dira, antzeko esperientzia bat izan duen kidearekin identifikatuta sentitzen direlako; elkarri laguntzen diote”, adierazi du zentro berri honen koordinatzaileak.
Sozializatzeko eta gaitasunak mantentzeko eremu honek, oraingoz, goizetan ematen ditu zerbitzuak, 10:00etatik 13:00era, baina asmoa da arratsaldez ere taldeak sortzea hala nahi duten pertsonentzat.Kasu bakoitzaren arabera, erabiltzaileak egun bat edo batzuk joaten dira astero. Taldeak osatzean erabiltzaile kopurua eta haien ezaugarriak kontuan hartzen dira. Elkarrekin jokatzen dituzten boccia partidez eta beste jarduera batzuez gain, taldekako arreta zentro honetan, garuneko kaltearen ondorioen heterogeneotasuna dela eta, normala da pertsona bakoitzak ‘bere ariketak’ egiten ibiltzea, berarentzat bakarrik direlako, baina beti talde giro aberasgarri batean.
Jarduera guztiak funtzionaltasuna mantentzeko eta norberaren autonomia sustatzeko dira, gizarteratzen laguntzen duen testuinguru batean. Jarduerak begirale espezializatuaren laguntzarekin egiten dira, eta beti sailetako terapeutekin lankidetzan (neuropsikologoak, logopedak, fisioterapeutak, terapeuta okupazionalak eta abar).Horiek diseinatzen eta aztertzen dituzte hain zuzen pertsona bakoitzarentzako jarduera-programak.