DIZIPLINA ASKOKO BARNE PRESTAKUNTZAREN BESTE IKASTARO BAT. AITA MENNIKO FISIOTERAPEUTA ETA TERAPEUTA OKUPAZIONALAK INN® KONTZEPTUAN PRESTATU DIRA, HIRU EGUNEKO IKASTARO BATEN BITARTEZ, BILBOKO AITA MENNI NEURORREHABILITAZIO ZENTROAN
‘Neurorrehabilitazioan Neurodinamika Integratzearen‘ kontzeptuaren sarrera ikastaroan parte hartu eta gero, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko 14 profesionalek Nazioarteko INN® ziurtagiria jaso dute, II. Maila-Helduak eta I. Maila-Pediatria ikastaroetan parte hartu ahal izateko, Europako edozein tokitan.
Berriro ere, Menni Sareak berrikuntza sustatzen du, bere lantaldearen ezagutzak eguneratzen laguntzen duten ikastaroak antolatuz.Oraingoan, prestakuntza fisioterapeutei eta terapeuta okupazionalei zuzendu zaie, et aztergaia izan da Neurorrehabilitazioan Neurodinamika Integratzea, hau da, INN® izenaz ezagutzen dena. Beran parte hartu zuten Bilbo, Arrasate eta Donostiako Aita Menni Ospitaleko kalte zerebralaren arretarako dispositiboetako profesionalek.
22 orduz, maiatzaren 19, 20 eta 21ean, taldeak nerbio sistema zentralean lesioren bat duten pazienteen neurodinamika normalaren galerari lotutako arazoen balorazioan sakondu zuen, hainbat alderdi integratuz patologia horien tratamenduari buruz eta patroi espastikoen ulermenari buruz.
Nerbio sistemaren inplikazioa
Ikastaroaren helburua zen nerbio sistema zentrala kaltetuta duten pazienteen sintoma eta zeinuetan nerbio sistema periferikoak nolako inplikazioa duen baloratzea eta integratzea, maila terapeutikoan, eta beste helburu zehatz batzuk ere baziren.Horien artean:Nerbio sisteman mugikortasuna baloratzea, osotasun moduan, test neurodinamiko berezien bitartez; mugikortasun arruntari eragiten dion nerbio sistemaren, tonu muskularraren eta jarduera muskular selektiboaren erresistentziaren kalitatea ebaluatzea; ehun neuralen dianako ehuneko artean bereiztea mugikortasunerako kausa moduan, baita mugimendu eta postura ebasiboak aztertzea ere, eta etxerako programa bat ezartzearen garrantzia ezagutzea, klinikan egindako lana inplementatzeko, pazienteak aktiboki landu ditzan NSZko patologia baten ondoren agertzen diren prozesu fibrotikoen aurka.
Metodologiak azalpen teorikoak eta praktikoak uztartu zituen, fisioterapeuta eta terapeuta okupazionalen lan indibidualarekin eta talde lanarekin batera. Azalpena laguntzeko paziente bat egon zen, eta kasu klinikoen bideoak eta irudiak erakutsi ziren, ikasgelan parte hartu zuten profesionalek arrazonamendu klinikoa egiteko eta eztabaidatzeko.Ondorioetara iritsi aurretik, denbora egon zen neurodinamika alteratu batek eguneroko jardueretan duen eragina aztertzeko, bai posturaren ikuspegitik bai sintomatologiaren ikuspegitik.
Ikastaroa Coruñako Unibertsitatean Terapia Okupazionalean diplomatu eta INN® Concept-eko trebatzaile Tania Romeuk eman zuen, eta Aita Menni Ospitaleko Fisioterapia Zerbitzuko Buru Iban Arrienek zuzendu eta koordinatu zuen, etaoso baliagarria izan zen gure terapeuta okupazional eta fisioterapeutentzat, betiere profesionalki hazteko interesa dutelarik.