2007. URTEAN, IMSERSOK DOKUMENTU TEKNIKO BAT ARGITARATU ZUEN, AITA MENNI OSPITALEKO KALTE ZEREBRALEKO ZERBITZUKO ETA MENNI SAREKO ZUZENDARIAK KOORDINATUTA. HAMABI URTEREN BURUAN, GURE PROFESIONALEK LAGUNTZA TRESNA HORI BERRIKUSTEKO LEHEN BATZORDEAN PARTE HARTZEN DUTE, KALTE ZEREBRALA DUTEN LAGUNEN ARRETARAKO KALITATEZKO ETA EFIKAZIAZKO EREDUAK SUSTATZEKO.
CEADAC-Estatuko Kalte Zerebralaren Arretarako Erreferentziako Zentroak, joan den ekainaren 21ean, ‘‘Kalte zerebrala duten personen arretarako ereduaren’ lehen edizioa berrikusi behar duen batzordeko kideak elkartu zituen Dokumentu tekniko hori 2007ko otsailean argitaratu zen, erreferentziazko ereduak sortzeko IMSERSOren politikaren barruan, osasun arazo kronikoak dituzten pertsonen arreta asistentziala artikulatzeko. Harren erredakzioa bat etorri zen ‘Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko 39/2006 Legearen, abenduaren 14koaren’ aldarrikapenarekin eta CEADAC martxan jartzearekin.
Lehen batzorde haren koordinatzailea Menni Sareko zuzendaria izan zen, Ahizpa Ospitalarietako Kalte Zerebraleko Jose Ignacio Quemada doktorea, eta bertara bildu ziren Inmaculada Bori doktorea, SERMEF-Espainiako Errehabilitazio eta Medikuntza Fisikoaren Elkarteko ordezkari moduan; Luis Gangoiti, CEADACekoa, eta Juan Marin, Aita Menni Ospitalekoa, Iruñeko ADACEN eguneko zentroko koordinatzaile Maria Jesus Ruizekin batera, FEDACE ordezkatuz.
Orain dela 12 urte bezala, ‘HKZ duten pertsonentzako arreta eredu’ berriaren nahia da Sistemaren zerbitzu eta prestazioen arreta eredu kalitatezkoak eta efikazak sustatzea estatuko lurralde guztietan, tresna lagungarria izanik kalte zerebrala duten pertsonentzako politikak diseinatzen eta zerbitzuak egiten parte hartzen duten profesionalentzat zein eragileentzat. Dokumentuaren lehen berrikuspenerako, CEADACeko gerenteak, Inmaculada Gomez Pastor doktoreak, Menni Sareko zuzendari Jose Ignacio Quemada gonbidatu du berriro ere. Marcos Rios neuropsikologo eta Beata Maria Ana Ospitaleko Kalte Zerebraleko Unitateko koordinatzailea ere batzordeko kidea da, Isabel Chavarriarekin, SERMEF ordezkatuz, eta Francisco Fernandez Nistal ADACENeko gerentearekin batera.
CEADACek bere webgunean jakinarazten duenez, dokumentu tekniko hori “tresna garrantzitsua da estatu osoan arreta eredu normalizatuak lortzeko, eta, horrenbestez, lurraldeen arteko ekitatean laguntzeko eta kohesio soziala hobetzeko, menpekotasun egoeran dauden pertsonek eta senideek zerbitzuak benetako berdintasun baldintzetan jaso ditzaten estatuko lurralde guztietan. Eguneratzeko ekimenaren arrazoia da lehen txostenean berrikuspena egiteko konpromisoa adierazi zela, kalte zerebralaren inguruan azken hamarkadan lortu diren esperientzia eta ezagutza berriak aplikatzeaz gain”.