Hizlari gonbidatuak Nortasunean Eguneratzeari buruzko XII. Jardunaldietan

Hizlari gonbidatuak Nortasunean Eguneratzeari buruzko XII. Jardunaldietan
Jun

19

2019

Hizlari gonbidatuak Nortasunean Eguneratzeari buruzko XII. Jardunaldietan

GURE PROFESIONALEK EUREN JAKITURIA ETA ESPERIENTZIA HEDATZEN DUTE NORTASUNAREN NAHASMENDU ORGANIKOEN TRATAMENDUARI DAGOKIONEZ, NORTASUNA AZTERTZEKO GALIZIAKO URTEKO FOROAREN TOPAKETAN

“Nortasuna osatzen duten garuneko arloen funtzionamendua ulertzeko, ez dago ezer hoberik TP organikoak aztertzea baino, horietan, lesio espezifikoen bitartez, funtzio desberdinen akatsak ikusten baitira”, dio antolakuntzak Nortasunean Eguneratzeari buruzko XII. Jardunaldien programan. Nortasuna Aztertzeko Galiziako Foroak eta Galiziako Psikiatriako Elkarteak topaketa bat antolatzen dute urtero gai horri buruz. Azken edizioaren izenburua izan da ‘Nortasunaren nahasmendu organikoak, horien ulermena eta kudeaketa’, eta batzorde zientifikoak hizlari hauek gonbidatu ditu: Jose Ignacio Quemada, Aita Menni Ospitaleko psikiatra eta Kalte Zerebraleko Zerbitzuko zuzendaria, eta Naiara Mimentza, Aita Menni Ospitaleko neuropsikologo eta doktorea.

Ikastaro monografikoak 4 orduko iraupena zuen, eta Galizia osoko osasun mentaleko berrogeita hamar profesional inguru hurbildu ziren Vigoko Alvaro Cunqueiro Ospitalera.

Alderdi kontzeptualak eta deskriptiboak

Lehen zatian, Quemada doktoreak hainbat alderdi kontzeptual, psikopatologiko eta nosologiko azaldu zituen.  Nortasunaren nahasmenduen kontzeptuaren sorreraren historia errepasatuz hasi zen, duela gutxikoa dela esan baitaiteke (XX. mendeko 50eko urtea). Horretarako, gure psikiatrak nortasunaren kontzeptuaren erabileraren beraren sustraiez hitz egin zuen, termino hori ‘tenperamentu’, ‘izaera’, ‘self’ eta antzeko beste batzuei gailendu zitzaienean.“Halaber, beharrezkoa izan zen gaixotasun mentalaren kontzeptuaren bilakaera, pixkanaka dimentsio emozionalen eta konduktualen arazo psikopatologikoetara zabaldu baitzen. Hasieran, oso definizio intelektualizatua zen, eromena alterazio kognitiboekin edo pentsamenduzko alterazioekin lotzen zelarik”.

Hitzaldian zehar, XIX. mendearen amaierako hainbat kasuk, esaterako Phineas Gagerenak, zeinak lesio frontal baten ondorioz jokabide aldaketa nabarmenak aurkezten baitzituen baina funtzio intelektual guztiak mantenduz, edo sintomen hainbat deskribapenek, esaterako, Moritz Jastrowitzen ‘moria’-k, lagundu egin zuten zehazten lobulu prefrontala zela portaera soziala mantentzeko protagonistetako bat. Jokabide psikopatikoaren eta disfuntzio frontalaren arteko erlazioak eta ‘abulia’ eta ‘apatia’ kontzeptuen historiak ere lagundu zuten sintomen multzo heterogeneo bat osatzen, zeinei ‘lobulu frontalaren sindromea’ esan zitzaien, eta, psikiatriako nosologietan, ‘nortasunaren nahasmendu organikoa’.  DSM 5, CIE 10 eta auto istripuen baremoa berrikusi ziren, sindrome horrek erabiltzen ditugun sailkapenetan jasotzen duen tratua jakiteko.

Disertazioaren azken zatian, Aita Menni Sareko Kalte Zerebraleko zuzendariak hainbat datu azaldu zituen 1997tik 2019ra arte Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuan egin diren ikerketen inguruan. Jokabidearen asaldurari dagokionez, haserrekortasuna eta apatia konstante mantendu dira sintomarik prebalenteen moduan, eta deigarria da ez dagoela sintoma psikiatriko klasikorik, esaterako, haluzinaziorik edo eldarniorik. Lehenengo ponentzia osatzeko, hainbat kasu kliniko ikusi eta eztabaidatu ziren.

Neuropsikologiaren ekarpena

Jardunaldiaren bigarren zatian, Naiara Mimentza neuropsikologoak, kalte zerebralaren ondoko asaldura psikopatologikoak ongi ezagutzen dituelarik, neuropsikologiak horrelako pazienteak ulertzeko egin duen ekarpena aztertu zuen. Jokabidean eragina izan dezaketen hainbat funtzio kognitibo klasiko errepasatu zituen, eta zehatz-mehatz aipatu zituen arreta, memoria eta funtzionamendu exekutiboko arazoak. Bere hitzaldian, gure neuropsikologoak sakondu egin zuen kognizio sozialaren kontzeptuan,  zeinean hainbat prozesu kognitibo sartzen baitira, hala nola ‘buruaren teoria’– zeina beste autore batzuek ’enpatia’ moduan aztertu nahiago baitute–, emozioen errekonozimendua, emozioen erregulazioa, joera atribuzionala eta doikuntza soziala.

Kontzeptu horiek berrikusi eta gero, Mimentzak prozesu horiek arakatzeko moduak deskribatu zituen, esaterako, lehen mailako eta bigarren mailako usteak baloratzeko frogak, ‘hanka sartzea’ detektatzea, ironia hautematea, etab., azkenean jokabidearen asalduretan esku hartzeko protokolo bat garatzeraino, horren barruan egonik errehabilitazio neuropsikologikoa, jokabidearen aldaketa, trebetasun sozialetan entrenatzea eta familiekiko interbentzioak.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.

Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.

Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.

Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services