EXOSESKELETO ROBOTIKO HORI, CE MARKA ZIURTATZEKO PROZESUA BURUTZEN ARI DENA, GOGOA ENPRESAK SORTU DU, ERASAN NEUROLOGIKOA DUTEN PERTSONEI LAGUNTZEKO ETA IBILKETA BERRESKURATZEKO.
Joan den apirilaren 26an Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitateko profesionalek Gogoa Mobility Robots enpresaren bisita izan genuen. Urretxun (Gipuzkoa) dagoen teknologia-enpresa da, gailu robotikoak diseinatu eta egiten ditu, hartutako lesio zerebralak edo bizkarrezur-muineko lesioa dituzten pertsonei mugikortasuna berreskuratzen laguntzeko.
Gogoa enpresak oraingoan HANK exoeskeletoa aurkeztu zigun. Erasan neurologikoa duten pertsonei ibilketa berreskuratzen laguntzeko sortu dute. HANK 1,50 eta 1,95 m garai diren helduei egokitzen zaien exoeskeletoa da eta inguru kliniko batean ibilketa trebatzeko sortuta dago. Alde biko gailu robotikoa da HANK (pazientearen 2 hanketara egokitzen da) eta mugitzen lagun dezake, 6 artikulazio motorizatu dituelako aldakan, belaunean eta orkatilan. Multzoaren arintasuna nabarmentzen da, 12 kg bakarrik pisatzen dituelako, bateria packa barne, eta pazienteari erraz jartzen zaio. Kontrolatzeko software bat du, artikulazio bakoitza mugitzeko mugak eta haietako bakoitzean laguntzeko potentzia erregulatzeko. Halaber, ibilketaren kadentzia 10 mailatan erregulatu daiteke. Ezaugarri horiei esker, iktusak bezalako lesio zerebral baten ondorioak izaten dituzten pazienteentzat errehabilitazio egokiko tresna da Hank.
Bideoan ikus daitekeenez Aita Menni Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Unitateko langile klinikoek exoeskeletoa jartzeko eta haren funtzionaltasunak zuzenean probatzeko aukera izan zuten.
Gaur egun, Hank exoeskeletoa CE marka ziurtatzeko prozesua burutzen ari da.