Gogoa enpresaren Hank exoeskeletoa probatu dugu

Gogoa enpresaren Hank exoeskeletoa probatu dugu
May

7

2018

Gogoa enpresaren Hank exoeskeletoa probatu dugu

EXOSESKELETO ROBOTIKO HORI, CE MARKA ZIURTATZEKO PROZESUA BURUTZEN ARI DENA, GOGOA ENPRESAK SORTU DU, ERASAN NEUROLOGIKOA DUTEN PERTSONEI LAGUNTZEKO ETA IBILKETA BERRESKURATZEKO.

Joan den apirilaren 26an Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Unitateko profesionalek Gogoa Mobility Robots enpresaren bisita izan genuen. Urretxun (Gipuzkoa) dagoen teknologia-enpresa da, gailu robotikoak diseinatu eta egiten ditu, hartutako lesio zerebralak edo bizkarrezur-muineko lesioa dituzten pertsonei mugikortasuna berreskuratzen laguntzeko.

Gogoa enpresak oraingoan HANK exoeskeletoa aurkeztu zigun. Erasan neurologikoa duten pertsonei ibilketa berreskuratzen laguntzeko sortu dute. HANK 1,50 eta 1,95 m garai diren helduei egokitzen zaien exoeskeletoa da eta inguru kliniko batean ibilketa trebatzeko sortuta dago. Alde biko gailu robotikoa da HANK (pazientearen 2 hanketara egokitzen da) eta mugitzen lagun dezake, 6 artikulazio motorizatu dituelako aldakan, belaunean eta orkatilan. Multzoaren arintasuna nabarmentzen da, 12 kg bakarrik pisatzen dituelako, bateria packa barne, eta pazienteari erraz jartzen zaio. Kontrolatzeko software bat du, artikulazio bakoitza mugitzeko mugak eta haietako bakoitzean laguntzeko potentzia erregulatzeko. Halaber, ibilketaren kadentzia 10 mailatan erregulatu daiteke. Ezaugarri horiei esker, iktusak bezalako lesio zerebral baten ondorioak izaten dituzten pazienteentzat errehabilitazio egokiko tresna da Hank.

Bideoan ikus daitekeenez Aita Menni Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Unitateko langile klinikoek exoeskeletoa jartzeko eta haren funtzionaltasunak zuzenean probatzeko aukera izan zuten.

 

 

Gaur egun, Hank exoeskeletoa CE marka ziurtatzeko prozesua burutzen ari da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.

Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.

Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.

Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services