Eskuaren eta besoaren errehabilitazioa iktus baten ondoren. Erroboten eginkizuna

Eskuaren eta besoaren errehabilitazioa iktus baten ondoren. Erroboten eginkizuna
Feb

11

2016

Eskuaren eta besoaren errehabilitazioa iktus baten ondoren. Erroboten eginkizuna

Teknologia robotikoa gero eta gehiagotan erabiltzen da Menni sareko gAruneko kaltearen errehabilitazio programetan

Azken hiletan, Menni Sareko zentroek eta Euskal Herrikoek bereziki, baliabide teknologikorik aurreratuenen aldeko apustua egin dute terapiak aplikatzeko.Aurrerapen teknologikoak batik bat eskuaren, besoaren eta sorbaldaren errehabilitazioan nahiz martxaren errehabilitazioan egin dira.

Teknologiari esker, pazienteek entrenamendu eta errehabilitazio gehiago egin dezakete, eta taldeko lana eta lehiatzeko aukera ematen du. Robotek ‘esaten’ digute zenbat errehabilitazio egiten duten pazienteek eta nola egiten duten. Hori oso interesgarria da, eta zenbait kasutan, etxean lanarekin jarraitzeko eta terapeutek eta medikuek urrutitik kontrolatzeko aukera ematen du. Urrutiko errehabilitazioa edo tele-errehabilitazioa egiten da“, adierazi du Juan Ignacio Marín doktoreak, Medikuntza Fisikoan eta Errehabilitazioan aditua dena Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalteko Zerbitzuan.

Dr.-Juan-Marín

Doktoreak gogoratu du duela zenbait urtetik egiten direla goiko gorputz-adarra entrenatzeko robotak.Baina denak ez dira egokitzen gure errehabilitazio-eredura.Bere ustez, zentzumen-funtzioak eta funtzio motorrak berreskuratzeko egindako edozein robotek oinarrizko funtzioen entrenamendua barne hartu behar du, hala noa indarra, tonua eta artikulazioak kontrolatzea.Errehabilitazio-programa orok berariazko eginkizunak barne hartu behar dituzte muskulu-erresistentzia handitzeko eta esfortzuarekiko tolerantzia kardiobaskularra entrenatzeko.

Juan Ignacio Marínek azpimarratu du berariazko eginkizun funtzionaletan egindako entrenamenduak berriro ikasitakoa ohitiko jardueretara eramatea eragiten duela:ibiltzea, bipedestazioa, oratzea, helmenak… Hori da lanei begiratzen dien entrenamendu kontzeptuaren oinarria. “Mugimendu funtzionalak asko errepikatzea ekartzen duten metodoak erabiltzearen helburua da garun-kortexean aldaketak ere eragitea, hori baita berreskuratze motorraren oinarria“, gaineratu du Marin doktoreak. “Errehabilitazioan erabiltzeko diseinatutako edozein gaitu teknologikok, funtzionaltasunari, jarduerari eta partaidetzari begiratu behar die. Testuinguru naturaletan entrenatzeko aukera eman behar du. Horrez gain, ohiko mugimenduak asko errepikatu behar ditu, lan-zama pazientearen mailara egokitu eta ariketa desberdinak egin behar dira. Ezinbestekoa da pazientearen motibazioa sustatzeko diseinatuta egon behar duela, adierazi du.

Goiko gorputz-adarraren errehabilitazioa gailu robotikoen bidez

Ikus ditzagun Garuneko Kalteko Menni Sareak Euskal Herriko zentroetan goiko gorputz-adarra errehabilitatzeko erabiltzen dituen sistema robotikoetako batzuk:

– Amadeo® robota, eskua errehabilitatzeko 

Sistema honen bidez garuneko hodietako istripu bat izan ondoren eskuaren errehabilitazioa lantzen da, oso hasierako faseetatik, pazienteak mugikortasunik ez duenean.Gailu mekatronikoa da, eta atzamar bakoitzaren mugikortasuna (erpurua barne) banaka eta modu isolatuan lantzen da zailtasun motorrak dituzten pertsonekin.Atzamar bakoitza robotaren gidetera egokitzen da, haietako bakoitzaren mobilizazio kontrolatua egiteko aukera ematen duen sistema magnetiko baten bidez. Bestalde, berez eskuarekin eta atzamarrekin egiten diren oso antzeko mugimendu arinak egiten dira.

Amadeo® robotak hainbat modutan lan egiten du.Batetik, mugimendu pasiboko sistema bat du, eskua irekitzen eta ixten laguntzeko, pazienteak indarrik egin gabe.Bestetik, terapia lagundua ere badu. Horren bidez, erabiltzaileak zenbaterainoko mugimendua egingo du programatzen da.Mugi daitekeen gehieneko mugara heldutakoan robotak laguntzen dio, aldez aurretik ezarri dituen mugetara hel dadin.Horrez gain, entrenamendu aktibo bat ere du, ingurune birtual batean, zenbait ariketa egiteko.Ariketa bakoitzaren amaieran puntuazio bat ematen du, emaitzak ebaluatzeko eta haien jarraipen bat egiteko.

Robot honekin 6 urtetik gorako umeekin lan egiten daiteke.

– Diego® robota, besoa errehabilitatzeko 

Sistema robotiko eta errealitate birtualekoa da, goiko gorputz-adarrak errehabilitatzeko garatutakoa.Goitikako esekidura eta inertzia baxua duen gailu bat du, bi besoetatik lotuz desgrabitatzeko. Horrela, nahiz eta oso muskulu-jarduera gutxi egon, ariketak egin daitezke. Robot honen softwareak zenbait proba eskatzen dizkio pazienteari, hala nola objektuak hartzea eta eramatea. Horrez gain, besoa erraz zintzilikatzen eta terapeutak gorputz-adarra manipulatzen laguntzen du, mugimendua segurtasunez egin dezan.

–  Pablo® robota

Erabiltzaile batek objektuak oratzean edo askatzean egiten duen presio-indarra jasotzen du sentsore batez. Pazienteak pintza eta presio indarra berriro entrenatzeko aukera ematen du; baita eskumuturraren mugikortasuna ere. Bestalde, giltzaduren mugikortasuna jasotzen duten azelerometro batzuk ere baditu. Multiboard bi helduleku eta sentsoreez osatutako taula bat da, pazienteari goiko gorputz-adarra entrenatzen eta mugitzen laguntzeko.

Pablo® eta Diego® robotek, deskribatutako beste sistemek bezala, errehabilitazio-programak ematen dituen softwarea dute, jolas birtualen bidez.

Iktusa eta hemiplegia

Hemiplegia iktusaren ondorio nagusietako bat da. Bestalde, goiko gorputz-adarren disfuntzio motorra iktusak eragiten du.  Gure zerbitzuek besoa, sorbalda eta eskua errehabilitatzeko aukeratutako sistema robotikoek lan oso errepikakor bat egiten errazten dute.  Tresna robotiko horiekin lotutako softwarea ludikoa da, beraz, pazientearengan motibazio handia eragiten du.

Paresiaz gain (iktus bat izan dutenen % 75 inguruk zailtasuna dute goiko gorputz-adarra mugitzeko), beste zailtasun ere badute: goiko gorputz-adarraren errehabilitazioa martxaren berreskuratzea edo beheko gorputz-adarren errehabilitazioa baino askoz ere motelagoa da.Hiru hilabete geroago urritasun horiek jarraitzen dute, kasuen % 55 eta % 75 inguruan.Teknologia robotikoak ematen duen feedbackak errepikapen gehiago egiteko aukera ematen du.

Nolabaiteko funtzionalitatea duten pazienteen kasuan, mugimenduarekiko erresistentzia ere egin dezakete, eta indarra modu kontrolatuan berreskuratzen laguntzen dute. Marin doktorearen arabera, errobot-sistemekin egindako entrenamendu sentsorimotorrak emaitza funtzionalak eta goiko gorputz-adarraren funtzionamenduaren emaitzak hobetzen ditu. Halaber, mina arintzen laguntzen du.

Euskal Herrian, gaur egun, bereganatutako garuneko kaltea duten 20.000 pertsona baino gehiago daude. Askotariko ondorioak ditu garuneko kalte batek, eta larritasunaren eta eragindako eremuaren arabera, arazoak gerta daitezke mugitzeko eta komunikatzeko, urritasun kognitiboak, eta emozioen eta jokabidearen nahasmenduak. Ondorio horiek guztiak konbinatzen badira, kasuen % 60an ezin dute eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerarik egin. Bestalde, kasuen % 45ean, desgaitasun larri edo osoa dute.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.

Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.

Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.

Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services