“Memoriak ez du muskulu batek bezala erantzuten, hobe da jarduera sorta aberats bat lantzea”
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendari eta psikiatra Jose Ignacio Quemada doktoreak hitzaldia eman zuen, Bizkaiko Medikuen Elkargoan, memoriari, horren nahasmenduei eta horiei aurre egiteko moduari buruz. Oroitzeko ahalmenari buruz gaur egun dagoen ezagutza zientifikoa aipatu zuen hitzaldian, garuneko lesio eta gertaera traumatiko batzuetan ahalmen horrek jasaten duen eraginari buruz egindako azterketan eta errehabilitazioan oinarrituta.