Boccia Aita Menni Kirol Elkarteko kirolarien bizitzaren zati bat da dagoeneko

Boccia Aita Menni Kirol Elkarteko kirolarien bizitzaren zati bat da dagoeneko
Feb

24

2015

Boccia Aita Menni Kirol Elkarteko kirolarien bizitzaren zati bat da dagoeneko

ASTEAN BITAN BOCCIA EGITEN DUTE FEKOOR FEDERAZIOKO LAGUNEKIN. BEREN ILUSIORIK HANDIENA TXAPELKETA OFIZIALETAN PARTE HARTZEA DA

Astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, boccian aritzen diren Aita Menni Kirol Elkarteko (ADAM) neska-mutilek badute plana:San Inazioko kiroldegian lagunekin entrenatzea (Bilbo). José María Gómez, José Ramón Orozco, Iñaki Mentxaka, Jose Ángel Rodriguez eta Diego Lastra dira, Fekoor Federazioaren laguntzarekin lehiatzen dutenak (Desgaitasun fisikoa duten pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea), eta Txema Abad, Carlos Keller, Javi Díaz, Jon Markaida  eta Angel Batis, ADAM elkarteko elastikoaren jolasten direnak erakundea sortu zenetik. Denek familia txiki bat osatzen dute kirol honi esker.

Oso seriotasun handiz hartu dute beti boccia, baina ilusio handiagoarekin joaten dira entrenamendu bakoitzera Carlos, Javi, Jose Mª eta Jon joan den urtarrilean Iruñeanegindako Autonomien arteko Txapelketarako sailkatu zirenetik.Lehenengo hirurak BC2 kategorian aritzen dira (eskuz jaurtitzen dute), eta Jon BCRn (kanaleta erabiltzen du). Ez zituzten puntu nahikoak lortu Espainiako Txapelketara joateko, baina baikortasunez begiratzen diote etorkizunari.

Irabazteko gogoa

Aukera berrien zain dauden arren, lagunarteko txapelketaren batean parte hartzetik hurbil daude, izan ere, haien entrenatzaileetako batek, Carlos Cañetek, Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak ziur asko antolatuko duela esan diguKirolari guztientzat bezala, gure kirolarientzat ere eragingarriak dira txapelketak.Lehiak hobetzen laguntzen ditu, eta baloratuago ikusten dute beren burua. “Irabazi nahi dute. Boccia partida bakoitzarekin gozatzen dute. Konpromisoa hartzea ona da beraientzat; ona da helburu batzuk izatea, etxetik irtetea, ohikeriatik, besteekin harremanetan egotea”, gaineratu du Cañetek.

Boccia aisialdia baino gehiago da eurentzat.Eta esfortzu handia egiten dute.Astean bi arratsalde ematen dituzte begiraleekin batera (Gabino Iglesias, Sheila Alonso, Onelia Díez) bolak jaurtitzen, euren iritziak ematen eta txantxak egiten.Entrenatzeko denbora laburra da, Santurtziko San Joan Jainkoarenaren Ospitaletik joaten direnentzat edo garraio berezi bera erabiltzen dutenentzat batik bat.Afaltzeko ordurako itzuli behar dira ospitalera, beraz, berehala joaten da entrenamendua dagoenean udal instalazioetara eramaten dituen gidaria haien bila. Taldea hurrengo egunera arte agurtzen da.Bocciako mutilen oso une onak pasatzen dituzte kantxan; argazkiak ikusi besterik ez da egin behar.

Ez dute erraza, baina zorionez, gero eta ohikoagoa da desgaitasuna duten pertsonak ikustea esparru guztietan, eta jarduera fisikoa eta kirol-jarduera haien agendetan agertzen hasi dira.Aita Menni Kirol Elkarteak garuneko kaltea duten pertsonentzat gai diren beste kirol-diziplina batzuen bidez ere sustatzen du kirol egokitua, hala nola igeriketaren eta txirrindularitza egokituaren bidez.  Lan bikaina da, eta kirolariek eta begiraleek konpromiso handiz parte hartzen dute.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.

Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.

Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.

Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services