Aita Menni Ospitaleko pdeiatriako fisioterapeuta Irma Garciak dispositiboak mugimenduaren nahasmenduak dituzten haurren funtzionaltasunean eta bizi kalitatean duen eraginari buruzko datuak ezagutarazi zituen, garuneko paralisia eta antzeko patologiak dituzten Gipuzkoar haurrekin garatzen ari den ekimen pilotuaren barruan hasierako emaitza esperantzagarriak ikusita, Aita Menni Ospitaleak eta Ctnnb1 Elkarteak lankidetza proiektu bat diseinatu dute, ahizpa ospitalarioen erakundeak erosi duen Marsi Bionicsen exoeskeletoa euskadin erabiltzeko.
Ctnnb1 sindromeari buruzko I. Nazioarteko Kongresua Madrilen egin da, martxoaren 23an eta 24an, eta Aita Menniko Bilboko Neurorrehabilitazio Zentroko pediatriako fisioterapeuta Irma Garciak parte hartu du. Irma Garcia Ctnnb1 duen Paula bizkaitar neskatilaren errehabilitazioaren erreferentziazko profesionaletako bat da, eta Gipuzkoan garuneko paralisia eta antzeko patologiak dituzten neska-mutiko batzuk ATLAS 2030 exoeskeletoaren bidezko tratamenduaz baliatzeko garatzen ari den programa pilotuaren partaide garrantzitsua da.
Gure adituaren ponentziak Marsi Bionicsen exoeskeletoa mugimenduaren nahasmendua duten haurrekin erabiltzearen esperientzia eta haien funtzionaltasunean eta bizi kalitatean duen eragina jaso zituen, haur talde batekin proiektu pilotu batean erabili ondoren, Gipuzkoako Goienetxe Aspacek Donostian dituen instalazioetan. Aita Menniko talde terapeutikoak balorazioak egin ditu dispositibo horren erabilera intentsiboaren aurretik eta ondoren, 24 saiotan (36 ordu), sei asteko tratamenduan banatuta. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek duela hilabete batzuk erosi zuten asmakuntza hori, eta, hasieran, Gipuzkoan garuneko paralisia eta antzeko patologiak dituzten 15 haur baliatu dira horretaz, eta aurki 20ra arte zabalduko da.
Onura fisikoak, psikologikoak, emozionalak eta sozialak
ATLAS 2030 exoeskeletoa eramangarria da, mugimendurako aukera desberdinak ditu, norabide guztietan, eta abiadura/altuera/luzera bezalako parametroak doitu daitezke, bere erabilerak gorputza ezin hobeto kokatzea bermatzen du eta datuak ematen ditu denbora errealean. 1-1,30 metroko garaierarako egokia da, hau da, 3 eta 14 urte bitarteko haurrentzat. Bere espezifikazio eta ezaugarri teknikoengatik, onura asko eskaintzen ditu, horien artean:
- martxa funtzionala
- errepikapen gehiago egiteko aukera
- mugimenduen zehaztasun handiagoa
- trebetasun ugari lantzeko aukera, bai goiko gorputz adarretan, bai beheko gorputz adarretan
Erabilera proba pilotu horretatik ateratako aldez aurreko ondorioek onura fisikoak adierazten dituzte indarrari, artikulazio tarteei, erresistentziari, buruaren eta enborraren kontrolari dagokionez, espastizitatea murriztea, manipulazioaren hobekuntza eta sistema kardiobaskularraren hobekuntza. Hobekuntza horiei beste onura batzuk gehitzen zaizkie –psikologikoak, emozionalak eta sozialak–, zerikusia dutenak parte hartzearekin, komunikazioarekin, gorputz kontzientziarekin eta bizi kalitatearekin, motibazioarekin, autoestimuarekin, jolasarekin, ahalduntzearekin, integrazioarekin eta inklusioarekin.
Emaitza pozgarri horien ondorioz, Novak I-ek eta konpainia fabrikatzaileak berak emandako ebidentzia zientifikoari gehitzen zaizkiolarik, Ctnnb1 Elkartea eta Aita Menni Ospitalea animatu egin dira Euskadin neurogarapenaren nahasmendua duten haurrei tratamendua emateko lankidetza proiektu bat diseinatzera.