Aniztasun funtzionala duten neska-mutilentzako jostailuak egokitzeko dohako tailerra

Aniztasun funtzionala duten neska-mutilentzako jostailuak egokitzeko dohako tailerra
Sep

14

2015

Aniztasun funtzionala duten neska-mutilentzako jostailuak egokitzeko dohako tailerra

AITA MENNI OSPITALEKO HAURRENTZAKO ERREHABILITAZIOKO UNITATEAK ANTOLATU DU BILBON, GURASOEI GAITASUN DESBERDINAK DITUZTEN HAURREKIN JOLASTEN LAGUNTZEKO

Irakaskuntzako profesionalek, psikologiako adituek, pedagogiakoek eta beste arlo batzuetakoek jolasak gizakiaren garapenean duen eginkizun garrantzitsua onartu dute.  Neurri handi batean jolasten joaten da sortzen gure nortasuna.Jolasak sormenarekin, erronkei aurre egiten diegun moduarekin, sozializazioarekin du lotura. Horregatik da hain garrantzitsua jolas unibertsala egitea eta gaitasun desberdinak dituzten haur nahiz helduei laguntzea.

Jolasaren bidez pertsonak gizarteratzen gara. Garuneko kaltea edo beste edozein desgaitasun duen haur batek bere lagunen jostailu berberekin jolastea lortzeak haren gizarteratzean laguntzen du. Baina beti ez da erraza denentzat onak diren diseinuak dituzten jostailuak aurkitzea merkatuan. Gaur egun, jostailuak egokitzea ezinbestekoa da, desgaitasun handia duten neska-mutilak gizarteratzea lortzeko. Hain zuzen horregatik antolatu du tailer hau Aita Menni Ospitaleko Haurrentzako Errehabilitazio Unitateak. Urriaren 2an izango da. Programa aniztasuna duten haurrekin zuzeneko harremana duten guraso, hezitzaile, zaintzaile eta pertsonentzat oro har da, baina horretan interesa duenak ere parte har dezake.

Bilboko Aita Menni Ospitaleko instalazioetan (Egaña, 10) eta CEAPAT. C.R.M.F. Albacete IMSERSO ordezkaritzakoAutonomia Pertsonalerako Unitateko burua den José Carlos Martín Portalen eta Unitate bereko terapeuta okupazionala den Carmen Cañizares Castilloren eskutik, parte-hartzaileek jostailu bat modu erraz batean egokitzeko eta oinarrizko sakagailu bat fabrikatzeko trebetasunak eta gaitasunak bereganatu ahal izango dituzte.

Irakasleek modu praktiko batean azalduko dute nola fabrikatu pilen pastilla bat, nola desmuntatu jostailu bat edo nola bereizi zein egoki daitezkeen eta zein ez. Konektore bat soldatuz, haurraren beharretara hobeto egokitzen den sakagailu bat jarriko da, jostailua haurrak bakarrik funtzionaraztea lor dezan.  Jostailua egokituta, berez edo sakagailuaren bidez piztu ahalko da.

Beharrezko materialak

Tailerren parte hartzen duenak tresna hauek bakarrik ekarri behar ditu: pizten eta itzaltzen den jostailu bat, punta fineko soldagailua, kuter bat, izar-bihurkin txiki bat, bihurkin lau txikia, baldosa txiki bat edo zurezko zati txiki bat gainean soldatzeko, eta artaziak.

PROGRAMA

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services