LAUGARREN URTEZ JARRAIAN AITA mENNIKO LOGOPEDAK SALAMANCARA JOAN ZIREN HKZ-RI BURUZKO TAILER BAT EMATEKO
Urtero bezala Aita Menniko Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuak Salamancako Unibertsitate Pontifikalarekin (UPSA) duen lankidetza-hitzarmenari esker, logopedia graduko hiru ikaslek hilabete eta erdi eman zuten praktiketan Arrasateko, Donostiako eta Bilboko zentroetan. Akordio horri esker, kalte zerebralaren ondorioen tratamendu logopedikoari buruzko ikastaro monografiko ere ematen da. Horren bidez, gure espezialistek ezagutzak eta esperientzia partekatzen dituzte Salamancan.
Laugarren urte honetan, Ángela Fernández de Corres eta Marina Pascual, Bilboko Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroko (CENER) logopedak eta UPSAko logopediako graduko ikasle ohiak direnak, ikastaro teoriko eta praktikoa emateaz arduratu ziren. Tailerrean zehar, bertaratutakoek afasiak, disartriak, disglosiak, ahots arazoak, disfagia, aho eta aurpegiko motrizitatea eta komunikazioaren ordezko sistemak (SAC) aztertu zituzten.
Horrez gain, Clara Jiménez eta Olaia Cuadradoren parte-hartzeari esker ikasleek logopedaren zeregina zein den jakiteko aukera izan zuten, hori izango baita beraien lana ikasketak amaitzen dituztenean. Biek Bilboko CENER zentroan eta Donostiako Zuatzu Kalte Zerebraleko Zentroan egindako praktiketan izandako esperientzia gogotsu azaldu zuten.
Zati praktikoa oso aberasgarria izan zen. Etorkizuneko logopedek materiala erabili zuten, probatu, eta urarekin eta lodigarriarekin testuak egitera ere ausartu ziren, disfagia probarako.
Logopediari eta HKZri buruzko monografikoak berriro ere txundituta utzi zituen guztiak. Eta Aita Menniko logopedek sentsazio apartarekin itzuli dira berriro ere, errepikatuko dutela ziur egonda. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Teresa Llorente Arcochari, Salamancako Unibertsitate Pontifikaleko Logopedia graduko dekanoa denari, emandako laguntzarengatik eta egindako harrera beroarengatik.