Bilboko Aita Menni Haurren kalte Zerebraleko Unitatetik, Oihana Ramos gure adituak entzuteko zailtasunak dituzten haurrei ondo jaten laguntzeko jarraibideak eskaintzen dizkio Ulertuz elkarteari.
Jatea arazo bihur daiteke haur askorentzat eta haien familientzat. Bilboko Aita Menni Haurren Errehabilitazio Unitatean ondo dakigu hori. Horregatik, Oihana Ramosek –Psikologiako lizentziatua, logopeda, arreta goiztiarreko eta aho eta aurpegiko motrizitateko aditua– prestakuntza praktiko rako ikastaro bat eman du Ulertuz-Bizkaiko haur gorren senide eta lagunen Elkartearentzat, eta Ulertuz zentroko 6 gurasok eta 2 profesionalek parte hartu zuten. Ulertuz gorreria duten haurrek eta haien familiek behar duten arretaren inguruan dauden hutsuneak betetzeko sortu zen.
Gure adituak online eman zuen familientzako prestakuntza. Lehenik eta behin, 0 eta 3 urte bitartean elikagaiak dietan sartzeari buruzko sarrera bat egin zuen, eta, horren barruan, azukre asko edukitzeagatik itotzeko arriskua duten elikagaiei eta beharrezkoak ez diren elikagaiei buruzko informazioa. Haurrak, 6 hilabete dituenean, bermatuta esertzen bada eta burua zut mantentzen badu, estrusio erreflexua desagertu bada (jada ez du elikagaia edo koilara atzera botatzen mihiaz), ahoa irekitzen badu koilara bat eskaintzen zaionean, jateko prest dagoela erakusten duten seinaleak ikusten ari gara.
Erreflexu primarioak (hurrupaketa, bilaketa, irensketa) deskribatu aurretik, Baby Led Weaningen elikadura metodoari buruzko hausnarketa txiki bat egiteko tartea egon zen. BLW edo solidoak gehituz egiten den elikadura osagarriak esan nahi du janari osasungarria eskaini behar zaiela, haurrek beren eskuekin ahora eraman dezaten, mahaia familiako gainerako kideekin partekatuz eta koilarak eta pureak saihestuz. Atal horretan okadaren erreflexua landu zen, haurtzarotik elikagaiak kontrako eztarritik ez joateko laguntzen digun defentsa mekanismo bat.
Lan sentsorial konplexua
Zer da jatea? Koordinazio prozesu konplexua da, zeinean hurrupaketa, arnasketa eta irensketa funtzioek parte hartzen baitute. Haur batek elikatzeko garaian zergatik dituen zailtasunak ulertzeko, fase desberdinak nola garatzen diren eta parte hartzen duten zati anatomikoak zein diren jakin behar da.
Zer gertatzen da janariarekiko ezinikusia ikusten dugunean? Haurrak saiheste nahasmendu bat du, eta hartzen dituen elikagaiak murrizten ditu. DSM-Vren arabera, nahasmendu hori honela definitzen da: adinerako egokia ez den ahoratze alteratu bat egotea, arazo medikoei, nutrizionalei, elikatzeko trebetasunei edo disfuntzioei lotuta.
Neofobiaren ezinikusia bereiztea komeni da, hori bizitzako lehen urteetan ohiko fenomenoa baita, zeinean haurrak elikagai berriak edo ezezagunak arbuiatzen baititu. Gauza berriak probatzeari uko egite hori baztertutako elikagaia behin eta berriz erakutsiz konpontzen da.
Nolanahi ere, jakin behar da nahasmenduaren jatorria arazo motorrak, sentsorialak edo psikologikoak diren, edo medikazioarekin zerikusirik duen, adibidez. Baita ere etxean eskolan baino gehiago gertatzen den, edo alderantziz.
Bihurtu dezagun otordua une berezi
Jaten ematen ditugun uneak atseginak izatea lortzen badugu, asko irabaziko dugu. Baita jakiak erosten eta prestatzen partaide bihurtzen baditugu ere.
Hasteko, umearen postura egokia izan behar da (bizkarra zuzen, aldakak eta belaunak 90º-tan), eta saihestu behar da oinak airean edo mahai altuan egotea. Umearekin bazkaltzera esertzea da zeregina ikasten laguntzeko modurik onena.
Gure unitateetan azpimarratzen dute komeni dela jateko unearen aurreko jarduera sentsoriomotorrak bultzatzea, gosea pizteko eta gure alerta maila erregulatzeko. Batzuetan oso aldaketa sotilak behar izaten dira: formatik, koloretik eta tenperaturatik hasita, eta aldatzen den azken gauza testura izanda. Halaber, gomendagarria da txikiari janariarekin eskuekin jolasten eta zikintzen uztea, zikintzen den bakoitzean aurpegia eta eskuak garbitu gabe.
Ondo dago jateko orduak ezartzea, baita denbora bat ere, hasteko eta amaitzeko, eta errutina batzuk; hala ere, haurra da zenbat jango duen erabaki behar duena. Pertsona helduek errespetatu egin behar dute, eta ez behartu, ezta presionatu ere, jan dezan.
Daitekeena kasurik zailenek estimulazioa behar izatea hainbat mailatan: eskuak, aurpegia, ahoa eta are oinak ere. Testurak eta janariak hurbiltzeko mekanismoak dira, masailak, kokotsa eta ezpainak zikinduz. Azken urratsa zaporea aho barruan erakustea da, beti ere leuntasunez, esaterako, gure hatzekin edo zikindutako bere hatzekin elikagaia sartzen hasiz, koilara bezalako kanpoko objektu batekin hasi aurretik. Edalontzi, plater eta koilara bereziak ere lagungarriak izan daitezke.