Prestakuntza doan da, eta maiatzaren 24an egingo da, AITA MENNIKO AHIZPA OSPITALARIEN BILBOKO INSTALAZIOETAN
Buruak ahalik eta tenteen mantendu behar da, eta oso garrantzitsua da buruari eutsi ezin dioten pertsonei posizio hori lortzen laguntzea.Hori da haurren zein helduen errehabilitaziorako gure programen helburuetako bat.Euste sistema dinamikoak, Headpod® kasu, lagungarriak dira garun paralisiko zenbait motatan ohikoak diren lepo eta enborreko hipotonia konbinatuko egoeretan.
Orain dela urte batzuetatik hona, Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko errehabilitazio zentroetan ezaguna da sistemaren baliagarritasuna; bertako fisioterapeutak gai dira identifikatzeko zein pazienterentzat gomendatzen den, baita ere zuzen erabiltzen erakusteko, eta are beste dispositibo batzuekin konbinatzeko.
Baina teknologiak aurrera egiten du, eta denbora gutxian kontrol zefalikoaren sistema hori indartu egin da.Horregatik, hilaren 24an, Headpod® markaren garapen komertzialeko arduradun Alfonso Octavio de Toledok buruaren suspentsio dinamikoaren sistemaren azken bertsioa eta osagarri berriak aurkeztuko dizkigu, Bilbon.Halaber, Headpod Sentsorea erakutsiko digu, buruaren posizioa neurtu ahal izateko, eta pazientearen kontrol zefalikoaren bilakaeraren jarraipena egiteko.Sentsorea oso moldagarria da, eta beste funtzionalitate batzuk ere baditu, buruaren mugimendua neurtzeaz gain.Jardunaldian zehar, egin daitezkeen beste neurketa batzuen adibideak azalduko dira.
Fisioterapeutei, Medikuntza eta Errehabilitazioko mediku espezialistei, ortopediako teknikariei eta prestakuntzan interesa duten beste profesional batzuei zuzenduta, 18:30etik 20:30era egingo da, Bilboko Aita Menniko Neurorrehabilitazio Zentroan (Egaña kalea, 10). Joan nahi duten pertsonek lekua erreserbatu dezakete 94 443 49 27 telefonora deituta, edo mezu elektronikoa bidaliz Irma Garciari: igarcia.aitamenni@hospitalarias.es.
Actualización sobre el sistema de sujeción dinámica de la cabeza Headpod® by Red Menni de Daño Cerebral on Scribd