bozkatu ADAM alex fundazioaren ‘2016ko gure heroientzat′ beketan, online bozketak irekita!
Alex Fundazioak, bazkide, boluntario, kolaboratzaile eta babesleen (hala nola MARCA.COM) laguntzari esker, desgaitasuna eta baztertzeko arriskua duten pertsonen gizarteratzearen alde lan egiten du. Bere tresnetako bat kirol da, eta hori dela eta, Aita Menni Kirol Elkarteak (ADAM) “Gure heroientzat” Beketara aurkeztuko dira beste urte batez. Dagoeneko 100 kirolari baino gehiago dira, eta laguntza horrekin hazten jarraitu ahal izango dugu.
Futbola, areto-futbola, petanka, txirrindularitza, mendi ibiliak, kirol-arrantza, mahai-tenisa, boccia, igeriketa eta piraguismoa dira gaur egun Aita Menni Kirol Elkartea (ADAM) osatzen dute 110 kirolariek egiten dituzten kiroletako batzuk. Erakundea kalte zerebrala zuten pertsonentzat sortu zen, baina, orain, adimen-desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonak ere sar daitezke. Ariketa fisikoa egitea osasungarria da. Horrez gain, kirol inklusiboaren bidez, Aita Menni Ospitaleak gizarteratzea eta talde-lana sustatzen ditu, psikomotrizitatea lantzen du, aisialdiaren kudeaketa hobetzen du. Aldi berean kirolarekin zerikusia duten balioak garatzen dira: fair-play, esfortzua, hobetzea eta abar.
ADAM kirolariek erregulartasunez entrenatzen dute eta zenbait lehiaketetan parte hartzen hasi dira; ADAM elkartean egoteak federatzeko eta txapelketa ofizialetan lehiatzeko aukera ematen die. Alex Fundazioak eskaintzen dituen finantza-laguntzek, esaterako, ekipamendu eta material egokia erosteko eta kirola egiteko eremu irisgarrien kostuari aurre egiteko balio dute.
ADAM elkarteari botoa emateko, Gipuzkoan aurkeztutako proiektuetan sakatu behar da.
Urriaren 31ra arte bakarrik eman ahalko dira botoak. Botorik gehien lortzen dituen proiektua izango da “Gure heroientzat” on line bekaren irabazlea. Laguntza horiekin, kirol jarduera gehiago eta hobeak abian jar daitezen eta denboran iraun dezaten sustatzen du antolatzaileak. Desgaitasunen bat duten pertsonen errealitateak modu kolektiboan aldatzeko pentsatutako laguntzak dira. Helburuak, beraz, hauek dira:
- Gizartetik baztertzeko arriskua duten pertsonen artean kirola sustatzea.
- Normaltasunez eta sendotasunez eramaten ari kontrako errealitateak ezagutzera ematea.
- Beraien hazkunde pertsonalean egunero hobetzen duten pertsona desgaituei eta haiek bizi-kalitate hobea izan dezaten lan egiten duten begiraleei edo pertsonei omenaldi txikia egitea.
- Desgaitasuna duten pertsonek kirolaz goza dezaten lan egiten ari diren guraso, lagun eta erakundeei laguntza eskaintzea.
Alex Fundazioak proiektuak ebaluatzen ditu, ezarritako oinarriak betetzen dituztela egiaztatzen du eta kirolaren munduko eta desgaitasunak dituzten pertsonez osatutako epaimahaia sortzen du, onenak aukera ditzaten. Hirugarren urtean jarraian ADAM selekzioan sartu da berriro. Baina, epaimahaiaren iritziaz gain, beketako bat on line egindako botoak kontuan hartuz ematen da. Marca egunkariak antolatzen du, kirol egokituaren mundua eta desgaitasunak dituzten pertsonak ezagutzera emateko helburuarekin.