GARUNEKO KALTEKO MENNI SAREAK ERREFERENTZIAKO TOPAKETA EGIN ZUEN GIZARTE PERTZEPZIO ETA ELKARREKINTZA PROZESUETAN SAKONTZEKO
Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen bermearekin gizakiei sozialki elkartzeko aukera ematen diguten gaitasunen ezagutzan sakontzeko interesa duten hainbat profesional bildu ziren apirilaren 17an Deustuko Unibertsitatean.Hainbat diziplinetako goi-mailako adituen eskutik, “Kognizio soziala, dimentsio anitzeko ekitea” jardunaldira bertaratutakoak historia kontzeptualean, antropologikoan eta ekarpen etologikoetan murgildu ziren, neuropsikologia klinikoaren eta gaixotasun neuropsikiatrikoen errealitatera hurbiltzeko.
Ekitaldia Aita Menni Ospitaleko gerente Mikel Tellaechek hasita, eta Arrasateko Ahizpa Ospitalarien nagusi Montserrat Esparzak ongietorria eginda, Garuneko Kalteko Menni Sareko zuzendariak, José Ignacio Quemada psikiatrak, sarrera egin zion Manuel Martín Carrascori, berriki Gizarte Psikiatrikoen Europako Batzordeko lehendakari izendatu dutenari.Martín doktoreak, lehen lan-mahaiko koordinatzaileak, gizarte-arloak patologian nahiz haren tratamenduan duen garrantzia gogoratzen hasi zuen bere hitzaldia.
Bilakaera eta sozializazioa
Kognizio sozialaren sorrerari dagokionez, Juan Luis Arsuagak, Paleontologiako katedradunak eta Atapuercako aztarnategiaren zuzendarikideak, bi etapetan bereizi zuen gizakiaren bilakaera: lehenengoan, ingurua eta harrapatzaileak naturako kontrako indarrak ziren; bigarrenean, kontzientzia garatzen da, eta mehatxuak gure espezieko kideengandik datoz. Arsuagak adierazi zuen Dolina handian gizakien hondarrek beste kide batzuek hil eta baita jan ere egin zituztela erakusten duten arren, Hezurren Leizean, hots, ezagutzen dugun lehen lurperatze erritualean, gizarte-bilakaera ikusten dela. Esaterako, zaharrak zaintzen hasten zirela erakusten dute fosilek.
Fernando Colmenaresek, psikobiologiako eta etologiako katedradunak, sozializazioari eta primateengandik ikasi dugunari buruz hitz egin zuen. Lankidetza-harremanak -lankidetzarik gabe lor daitezkeen helburuak daude-, harreman erasokorrak eta bakegileak bereizi zituen. Antzekotasunak eta desberdintasunak. “Gizakiok altruistak izan gaitezke, txinpantzeak ez; baina krudelak ere izan gaitezke, eta haiek ez. Gizakien elkarrekintzan historiak eragina du, baina baita pertsona bakoitzaren historiak ere”, adierazi zuen.
Kognizio sozialaren kontzeptua
Kognizio sozialeko prozesuen zehazte biologikoa, gizakien arteko hautemate eta elkarrekintza prozesuen konplexutasuna, eta portaerarekiko harremana izan ziren adituek jorratutako arloetako batzuk.
Jardunaldiko hitzaldirik esperoenetako bat Germán Berriosena izan zen, Cambridgeko Unibertsitateko Psikiatriaren Epistemologiako katedradun emeritua dena.Irakasleak, sei unibertsitatetan honoris causa doktorea denak, kognizio sozialaren kontzeptuaren historia (definitzeko eta neurtzeko zaila den kontzeptua) eta jarduera klinikoa lotu zituen.“Kognizio sozialari buruzko literatura errepikakorra eta kontraesankorra da -adierazi zuen-, eta horrek arazoak sortzen dizkio psikiatrari”.Era berean, patologia asko aldaketa emozionalengatik, ez ezagutzazko aldaketengatik gertatzen direla azpimarratu zuen.“Erotasuna buruko arazoa, arazo sozial eta mentala da”, adierazi zuen.Berriosentzat psikiatria oso diziplina zaila da, natura-zientzien eta giza zientzien artekoa.
Gipuzkoa Poliklinikako haur eta gazteen Psikiatria Zerbitzuko buruak, Joaquín Fuentes doktoreak, autisten inguruan egindako azken ikerketak eta kognizio sozialari buruz haiekin ikas dezakeguna azaldu zituen. Orain badakigu autismoa jaio aurretik hasten dela, haurdunaldian patche-ak aurkitu direlako (garapen anormalaren zatiak) garunean. Horrek azalduko lituzke autismoa duten pertsonek emozioak ezagutzeko dituzten zailtasunak. Zenbait hormonek, hala nola oxitozinak, gizarte-portaeran duten eginkizuna ere ezagutzen dugu.
Lan-mahai berean, Javier Tirapu neuropsikologiak adierazi zuen gizarte-ezagutza izan dela gure bilakaera bideratu eta gure burmuina aldatu duen eragileetako bat. Imitazioa eta aurreikuspena oinarritzat hartuta, kognizio soziala “beste burmuin batzuek simulatzen dituzten burmuinak” bezala labur liteke. Mina saihestu eta plazera bilatu nahi duten burmuinak, gaineratu zuen. Bere ustez, gizarte-emozioek, hala nola miresmenak, taldearen kohesioa handitzea dute eginkizun moduan.
Prozesu kognitibo eta emozionalen disfuntzioa
Zer da eta zergatik gertatzen da prozesu kognitibo eta emozionalen disfuntzioa?Nola aztertzen da elkarrekintza hori burmuinean?Egindako txostenetan galdera horiei eta beste batzuei erantzuna ematen saiatu ziren.Azken mahaia Marcos Ríosek, María Ana Beata Ospitaleko Garuneko Kalteko Unitatearen koordinatzaileak ikaskuntza sozialaren eta arazo neuropsikiatrikoen arteko harremanari buruz hitz egin zuen.
Besteen asmoak asmatzea izan liteke neurona ispiluen eginkizunetako bat Beatriz Calvo Merino (City University London) neurozientzialariaren ustez. Merinok ikaskuntza sozialaren inguruan hitz egin zuen, eta mugimendu biologikoarekin eta emozioen hautematearekin loturiko zenbait adibide azaldu zituen.
Santanderreko Aita Menni Ospitaleko psikologo moduan duen esperientzian oinarrituz, David Gilek kognizio sozialaren ebaluazio klinikorako zenbait tresna aztertu zituen, eta Proyecto Scores web-orrian dagoen emozioak ezagutzeko proba bat deskribatu zuen. Proba horrek, oinarrizkotzat jotzen diren sei emozioen hautematea baloratzeko balio du. Hauek dira: poza, tristezia, haserrea, harridura, beldurra eta nazka.
Anna Serra Mayoralek, Mare de Déu de la Mercè ospitaleko psikologoak, Adimenaren teoriari (ToM) buruz hitz egin zuen. Prozesu hori, pentsamenduak, emozioak, nahiak, sinesmenak, asmoak eta bestelakoak beste pertsona batzuei emateko gaitasuna du. Bestalde, horrek eskizofreniarekin duen harremana azaldu zuen.
TKE baten ondoren zailtasun handiagoak daude emozioak ezagutzeko. Juan Carlos Arangok, Deustuko Unibertsitateko Psikologiako irakasleak eta ikertzaileak, garuneko kaltea duten pazienteei aurkitutako kognizio sozialeko arazoei buruz hitz egin zuen. Hala ere, TKE duen pertsona batek garuneko kaltea izan aurretik kognizio sozialeko arazoak zituen jakitea oso zaila dela adierazi zuen.