LAGUNDU BESTEEI LAGUNTZEN!ZURE BOTOA BEHAR DUGU.DVK SEGUROS KONPAINIAKO BEZEROA BAZARA, BENITO MENNI FUNDAZIOAREN ALDEKO BOTOA EMAN DEZAKEZU “zuk erabakitzen duzu” kanpainan
Orrialde hauetan normalean garuneko kaltearen errehabilitazioari buruz hitz egiten dugu, baina kasu honetan, salbuespen bat egingo dugu.
Garuneko Kalteko Menni Sarea Ahizpa Ospitalarien barruan dago, eta haiek dira munduko osoan dauden laguntza-zentroen titularrak. Gehienetan gaixotasun mentala duten pertsonak artatzen dituzten. Eta Indian laguntza guztia txikia da. “Menni Family Home” zentroa, Trivandrumen, osasun-sistemaren mugak eta herrialdearen pobrezia direla eta, jendez gainezka dago eta bere instalazioak premiaz handitu behar ditu. Behar horren aurrean, Ahizpa Ospitalariek eraikuntza-proiektu bat jarri dute abian, beste egoitza bat sortzeko, gaixotasun mentala duten 30 eta 50 emakume inguru artatzeko. Horrez gain, bi sexuetako gaixoentzako eguneko zentro bat ere eraiki nahi dute.
Instalazioen handitze horrekin, tratamendu egokia eskaini nahi dute, pertsona horiek beren familia- eta gizarte-ingurunean txertatzen laguntzeko.Kongregazioaren asmoa bere laguntzako ekintza-eremua hedatzea da, eta Trivandrumeko hirian eta haren inguruan psikiatria eta psikologia kontsultategiak ezarriz.Hori dela eta, Benni Menni Fundazioaren bitartez, Ahizpa Ospitalariek “Zuk erabakitzen duzu. Zuk proiektu bat aukeratu eta DKVk errealite bihurtuko du” kanpainarako proiektua aurkeztu du. Erakundeak lagunduko duen proiektuetako bat izatea lortzeko, DKV Seguros konpainiako bezeroek ekainaren 22ra arte izango dugu botoa emateko, esteka honen bidez.Bezeroa bazara edo bezeroa den norbait ezagutzen baduzu, zuk ere lagun diezaiokezu Benito Menni Fundazioari. Lagundu besteei laguntzen!
DKV Seguros konpainiaren zazpigarren urtea da “Zuk erabakitzen duzu. Zuk proiektu bat aukeratu eta DKVk errealitate bihurtuko du” kanpaina martxan jartzen duena. Deialdiak pertsona behartsuentzako ekintzak sustatzen ditu, haien bizi-kalitatea eta osasuna hobetzen laguntzeko, komunikatzeko, ingurumen-eragileek pertsonen osasunean duten garrantziaren aurrean sentikor bihurtzeko, eta konpainiako interes taldeek bere erantzukizun sozial korporatiboko politikan parte hartzeko. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu konpainiari, proiektu hau aurrera eramateko aukera ematen digulako, eta laguntzen ari zareten pertsona guztiei.