Garuneko Kalteen Menni Sarean gaitasun teknikoa eta giza kalitatea bateratzen ditugu, kalte zerebrala duten pertsonak errehabilitatzeko, laguntzeko eta zaintzeko.
Ahizpa Ospitalarien balio historikoak –abegia, harrera, ardura eta gorputz eta arima aritzea- Garuneko kalteak dituzten pertsonei eta haien familiei eskainitako Zerbitzu aitzindari honetan gorpuztu dira.
Gure zentroak, gaixoari eskainitako zerbitzuaren tradizioa eta laguntzan berritzearen alde egindako bultzada konbinatzearen emaitza dira. Gaixoari eskainitako zerbitzuaren tradizioa eta laguntzan berritzearen alde egindako bultzada konbinatzearen emaitza da.
Lehendabizi, kasu bakoitzaren balorazioa egiten dugu, eta gero, gure taldeak -diziplina anitzeko profesionalek osatzen dutena- tratamendu integrala garatzen du gaixorentzat, besteak beste, arlo hauek kontuan hartuta: mugimendua, komunikazioa, eguneroko ekintzak egiteko autonomia, emozio-egoera eta gaitasun intelektuala. Helburua ahalik eta autonomiarik handiena lortzea da, eta gure konpromisoak pertsona duin bihurtzea du xede nagusitzat beti.
Garuneko Kalteen Menni Sarea errehabilitazioan aritzen da funtsean
Aita Menni Ospitalea irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta gaixotasun mentala, dementzia edo garuneko kaltea duten pertsonei tratamendua eman eta haiek zaintzen ditu. Aita Menni Ospitalea 1898. urtean sortu zen, eta gaur egun, hainbat ospitale, egoitza, errehabilitazio unitate eta eguneko zentro ditu Euskal Herria osotik.
Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalteen Zerbitzua 1992. urtean sortu zen, eta Espainian irekitako lehena da. Ospitaleratze Unitatea du, 20 oherekin, Arrasateko egoitzan, eta baita errehabilitazio anbulatorioko unitateak ere, Bilbon, Donostian eta Arrasaten. Horrez gain, haurren errehabilitazio unitate bat ere badu, Bilbon, eta eguneko zentroak Donostian eta Arrasaten.
Madrilgo Beata María Ana Ospitalea 1888. urtean ireki zuten, haur zurtzak hartzeko eta hezkuntza emateko. Gaur egun, hainbat espezialitate eta tresna zentral modernoak dituen zentro mediko-kirurgikoa da, hala nola ospitaleratze unitateak, larrialdi zerbitzua, bloke kirurgikoa, ZIU, irudi diagnostikoa (OTA eta EM) eta errehabilitazio eta fisikoarekin zerikusia duten beste hainbat zerbitzu. Haien artean, Garuneko Kalteen Zerbitzua nabarmentzen da. Azken zerbitzu horrek, 19 ohe dituen ospitaleratze unitatea, errehabilitazio anbulatorioko unitate bat eta haurren errehabilitazio zerbitzua ditu.
Valladolideko Benito Menni Ospitalea 1972. urtean hasi zen lanean. Hainbat sari jaso dituen Laguntza Integraleko Eredua izateagatik nabarmentzen da. Sarien artean hauek ditu: IMSERSO saria 1999; IMSERSO saria 2000, 25. urteurrenean, eta San Francisco Klinikaren Saria 2003, Gaztela eta Leongo Zentro Sociosanitariorik onenari; Sanitaria-2000 saria, Gaztela eta Leongo Osasun Zentrorik onenari, 2009an…Sari horiek, kalitatezko laguntza lortzeko lanean jarraitzeko bultzada eman diote. Valladolideko Benito Menni Ospitaleko Garuneko Kalteen Zerbitzuak Errehabilitazio Anbulatorioko Unitate bat eta Haurren Errehabilitazio Unitatea ditu. Halaber, medikuen eta erizainen zainketak izateko ematen du, errehabilitazioa hartzen ari diren pazienteak ospitaleratze erregimenean badaude.
Jatorriz, Nuestra Señora del Carmen Babes-etxea zuen izena, eta 1919. urtean sortu zen Valentzian, gaixorik zeuden neskak hartzeko eta sendatzeko berariazko eginkizunarekin. Geroago, zentroa, ospitale kirurgikoa izatetik adinekoen egoitza eta eguneko zentroa izatera pasa zen; betiere, errehabilitazio anbulatorioko zerbitzuari eutsita. Premiazko beharrei erantzuteko, Garuneko Kalteen Unitatea ireki zuen 2002. urtean. Gaur egun, Ntra. Sra. del Carme Zentro Soziosanitarioko Garuneko Kalteen Zerbitzuak Errehabilitazio Anbulatorioko Unitate bat eta Haurren Errehabilitazio Unitatea ditu.