Olatz Uriarte



olatz-uriarte


Aita Menni Hospitlearen Garuneko Kaltearen Zerbitzuan koordinatzailea. Desgaitasun Neurologikoa duten pertsonentzako Aita Menni Eguneko Zentroen koordinatzailea da Donostian eta Arrasaten, eta baita Donostiako Garuneko Kaltearen Zerbitzuko Unitate Anbulatorioko koordinatzailea ere

Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kaltearen Zerbitzuan diziplina anitzeko lana egiten dugu, haren kide naizena sentitzen dudan talde batean. Taldearen barruan dinamizatzailea, bultzatzailea eta bitartekoa izatea gustukoa dut.  Pazientearekin harreman zuzena izatea eta harengandik eta senideengandik hurbil egotea da gehien gustatzen zaidana. Pazientearen problematikarekin enpatizatzen saiatzen naiz beti, senideen eta haren inguruko egoera anitzekin.  Bestalde, egunero problematikaren eta gure lan profesionalak dituen zailtasunen aurrean ilusioa izateko gaitasuna dut. Horren ordain gisa, poztasun pertsonal handia eramaten dut etxera, gure pazienteekin egindako errehabilitazio lanarekin izandako lorpenengatik.

Prestakuntza akademikoa

Gizarte-lanean diplomaduna Euskal Herriko Unibertsitatean.  Donostia-San Sebastian, 1994.

Gerontologia psikosozialeko masterra Euskal Herriko Unibertsitatean.  Donostia-San Sebastian, 1996-1998.

Irakaskuntzaz kanpoko prestakuntza

Etengabeko prestakuntzako ikastaroak egin ditut gizarte-lanaren eta garuneko kaltearen arloetan. Bestalde, saio monografikoetan parte hartu dut ospitaleko diziplina anitzeko taldeetan. Besteak beste, hauetan:

- Erakundeen babesa:  Ezgaitua babestea. Hurkoa fundazioa. Donostia-San Sebastian, 2002ko urria.

- Adinekoaren arreta profesionalaren ikuspegitik.  Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia-San Sebastian, 2003ko urria.

- Kalitate osoaren eta EFQM ereduaren hastapenak. Aita Menni Ospitalea, 2004ko maiatza.

- II. Bizitza independenteko jardunaldiak.  Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia-San Sebastian, 2006ko ekaina.

- Babesik gabeko egoeran dauden ezgaitu helduen babesa.  Hurkoa fundazioa. Donostia-San Sebastian, 2006ko martxoa.

- Jardunaldia: Gizarte-lana osasun arloan EAEn. Donostia-San Sebastian, 2007ko urria.

- Bizkaiko droga-mendetasunen II. jardunaldia. Bilbo, 2007eko urria.

- X. Errehabilitazio Psikosozialari eta gaixotasun mental larri eta kronikoan laguntzeari buruzko jardunaldiak. Bilbo, 2007eko azaroa.

- Bizkaiko droga-mendetasunen III. jardunaldia. Bilbo, 2008ko urria.

- Gipuzkoako Osasun Mentaleko Profesionalen VII. Topaketa:    “Kronizitatea eta psikiatria: ekiteko estrategiak”. Donostia-San Sebastian, 2008ko ekaina.

- Familia eta garuneko kaltea. Beata María Ana Ospitalea. Madrilen, 2010eko martxoan.

Lan esperientzia

Gizarte-langilea Aita Menni Ospitalean 1995. urtetik. Laguntza-jarduera arlo hauetan garatu dut:  Egonaldi ertaineko unitatea, Psikogeriatria saila eta mendeko adinekoen eguneko zentroak.

2009. urtetik Garuneko Kaltearen Taldeko kidea naiz.

Urte hauetan Deustuko Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean aritu naiz, Gizarte Laneko praktikak egiten dituzten ikasleak gainbegiratzen.

Hizkuntzak

Euskara

Zaletasunak

Familiarekin bidaiatzen ematen dut aisialdia, musika zuzenean entzuten, eskiatzen eta gastronomian.