Aita Menni Sukaldaritzako Tailerraren beste edizio bat

Aita Menni Sukaldaritzako Tailerraren beste edizio bat
ene

14

2015

Aita Menni Sukaldaritzako Tailerraren beste edizio bat

IKUS BAT izan ONDOREN janaria prestatzen jarrai daiteke, jakina!!!

Aurretik antolatutako ‘Iktus baten ondorioak dituzten pertsonentzako sukaldaritzako tailerrek‘ izandako arrakasta dela eta, Bilboko Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroak topaketa hauek antolatzen jarraitu du. Horrela, beste deialdi bat egingo du otsailaren 1erako, igandea.  Parte hartu nahi dutenek informazioa eskatu edo mezu bat bidal dezakete agoiriena.aitamenni@hospitalarias.es helbidera. Bestela, Terapia Okupazionaleko sailera dei dezakete 94 443 49 27 telefonora.

Izan ere, janaria esku batekin ere presta daiteke, eta dibertigarria da oso!. Saio hauetan, hori nola egin ikasten da. Osagai nagusiak gizarte-elkarrekintza eta dibertsioa dira. Zailtasun-maila egokia duten errezeta osasungarriak, beharrezkoak diren sukaldeko tresnak eta bi okupazio-terapeuten eta iktus bat ere izan duen sukaldari profesional baten laguntza. Hori guztia, sukalde egokitu handi batean lan egiteko erosotasunarekin.

Janaria prestatzean parte-hartzaileek autonomia berreskuratzen dute eguneroko jarduerak modu ludiko batean eta ospitaletik kanpo eginez. Igandea elkarrekin eman nahi duten eta hemiplegia edo hemiparesia duten pertsonez osatutako talde txikiak dira. Planean barne hartzen da eurek prestatutako janaria dastatzea. Terapia okupazionaleko sailak saio bakoitza diseinatzen du, jarduera berrikusten du, eta lokalera beharrezkoa den guztia eramateaz eta erosteaz arduratzen da.

Autonomia berreskuratzea

Sukaldaritzak funtsezko balioa du pertsona gehienentzat. Tailerra funtzio mailako entrenamendua da, eta zenbait estrategia proposatzen ditu (laguntza teknikoak, sekuentziak, errezetak…), eguneroko bizitzan dagoen jarduera bat egiteko. Horrez gain, bestelako onurak ere ekartzen ditu, hala nola gizarte-elkarrekintza, garuneko antzeko lesioa izan duten beste pertsona batzuekin egon daitezkeelako parte-hartzaileak.

Jarduera honen asmoa garuneko lesio bat izan duten pertsonek beren etxeetan janaria berriro prestatzeko gai izatea da.Hauek dira helburu terapeutiko nagusiak:

o    Sukalderako laguntza tekniko eta laguntza-produktuak ezagutzea eta erabiltzea, hala nola suediar taula.

o    Zenbat lan egiten laguntzen duten sekuentziak ikastea.

o    Errezeta landuak ikastea.

o    Etxean autonomia handitzea.

o    HGK izan duten pertsonekin egotea.

o    HGK duten pertsonen autoestimua eta bizi-kalitatea hobetzea.

taller de cocina

Tailerra

Tailer bakoitza 5 ordukoa izango da gutxi gorabehera. 11:00etan hasiko gara, eta zenbait plater prestatuko ditugu binaka:lehenengo platerak, bigarren platerak, azkenburuak… 

Platerak amaitutakoan parte-hartzaile guztiek menu goza dastatuko dute.

Eta sukaldeko egiteko guztiak bukatutakoan kafe bat hartuko dugu Zazpi Kaleetan. 

Tokia:

La Cocina del Muelle 3
Mesedeetako kaia 3, 3. solairua
48003 Bilbo  

Informazioa eta izen-emateak:

AITA MENNI OSPITALEA BILBO
Terapia Okupazionaleko Sailaren Sukaldaritzako Tailerrak
Egaña 10
48010 Bilbo  
Harremanetarako telefonoa: 94 443 49 27

Galdetu Amaia Goirienaz edo idatzi mezu bat helbide honetara:agoiriena.aitamenni@hospitalarias.es

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada, sí publicaremos en esta página el contenido del mensaje. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.


Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.


Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.


Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios