Zure botoak balio du. Lagundu ADAM elkarteari “Gure heroientzat” deialdian

Zure botoak balio du. Lagundu ADAM elkarteari “Gure heroientzat” deialdian
Nov

17

2015

Zure botoak balio du. Lagundu ADAM elkarteari “Gure heroientzat” deialdian

 

BESTE URTE BATEZ AITA MENNI KIROL ELKARTEA AUKERATU DUTE ALEX FUNDAZIOAREN KIROL EGOKITUA SUSTATZEKO PROIEKTURAKO HAUTAGAI GISA GURE HEROIEI LAGUNTZEKO SAKATU http://www.marca.com/multimedia/fundacion-alex/#anclaSS ESTEKA, BILATU ‘GIPUZKOA’ MAPAN ETA BOTOA EMAN.

Aita Menni Kirol Elkartea (ADAM) osatzen duten 34 kirolariek Alex Fundazioak Laureus EspañaFundazioarekin eta Marca kirol egunkariarekin lankidetzan ematen dituen laguntzak jaso ditzakete. Taldea duela urtebete baino zertxobait gehiago sortu zen, garuneko kaltea eta jatorri neurologikoko beste desgaitasun batzuk dituzten pertsonen artean kirol-jarduera sustatzeko eta garatzeko.  Kirol inklusiboaren bidez, Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalteko Zerbitzuak gizarteratzea sustatzen du.

Hori dira oraingoz ADAM elkarteko kirolariek egiten dituzten kirolak: boccia, igeriketa eta txirrindularitza. Garuneko kaltea duten gure kirolariak erregulartasunez entrenatzen dute eta zenbait lehiaketetan ere parte hartzen dute. ADAM sortu zenetik federatu daitezke eta txapelketa ofizialetan parte har dezakete. Alex Fundazioaren laguntza lortzen bada, zenbatekoa talderako ekipamendua eta materiala erosteko, eta kirol egiteko eremu irisgarriak ordaintzeko erabiliko da.

“Gure heroientzat” deialdia urte bakoitzaren hasieran hasten da 2008. urtetik. Ekainaren inguruan Alex Fundazioak proiektuak ebaluatzen ditu, ezarritako oinarriak betetzen dituztela egiaztatzen du eta kirolaren munduko eta desgaitasunak dituzten pertsonez osatutako epaimahaia sortzen du, onenak aukera ditzaten. Bigarren urtea da ADAM elkartea kirolarekin lotutako beka hauen seigarren edizioaren lehen hautaketan sartzen dena. Baina, epaimahaiaren iritziaz gain, beketako bat on line egindako botoak kontuan hartuz ematen da. Marca egunkariak antolatzen du, kirol egokituaren mundua eta desgaitasunak dituzten pertsonak ezagutzera emateko helburuarekin.

ADAM elkarteari botoa emateko, Gipuzkoan aurkeztutako proiektuetan sakatu behar da.

marca

Botorik gehien lortzen dituen proiektua izango da “Gure heroientzat” on line bekaren irabazlea. Laguntza horiekin, kirol jarduera gehiago eta hobeak abian jar daitezen eta denboran iraun dezaten sustatzen du antolatzaileak. Desgaitasunen bat duten kirolarien errealitateak modu kolektiboan aldatzeko pentsatutako laguntzak dira. Beraz, ‘Gure heroientzat’ deialdiaren helburuak hauek dira:

o    Jarduera horiek zer baldintzekin garatzen diren ezagutzera ematea.

o    Beraien hazkunde pertsonalean hobetzen duten pertsona desgaituei eta haiek bizi-kalitate hobea izan dezaten lan egiten duten begiraleei omenaldi txikia egitea.

o    Desgaitasuna duten pertsonek kirolaz goza dezaten lan egiten ari diren senide, lagun eta erakundeei laguntza eskaintzea.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services