Aita Menni Kirol Elkarteak bere lehen jarduera-urtea berrikusi eta hurrengo denboraldia aurkeztu du

Aita Menni Kirol Elkarteak bere lehen jarduera-urtea berrikusi eta hurrengo denboraldia aurkeztu du
Sep

24

2015

Aita Menni Kirol Elkarteak bere lehen jarduera-urtea berrikusi eta hurrengo denboraldia aurkeztu du


AITA MENNI OSPITALEAK  garuneko kaltea DUTEN PERTSONEN ARTEAN KIROL INKLUSIBOA SUSTATZEKO SORTUTAKO ADAM ELKARTEKO KIROLARIAK HILAREN 22AN BILDU ZIREN BERRIRO ARRASATEN. IAZ EGUN HAUETAN ELKARTEAREN HASIERA OSPATU ZUTEN, ETA ORAINGOAN, ELKARTZEAZ ETA ELKARREKIN GOIZA IGAROTZEAZ GAIN, ZENBAIT LORPEN PARTEKATZEKO AUKERA ERE IZAN ZUTEN:ENTRENATU DUTE ETA KIROL LEHIAKETETAN PARTE HARTU DUTE. 2015-2016 DENBORALDIAN, LOR DAITEZKEEN HAINBAT ERRONKA ANTZEMATEN DIRA.

Txirrindularitza egokitua, boccia eta igeriketa dira Elkartea osatzen duten 34 kirolariek normalean egiten dituzten hiru kirolak, eta horietan egiten ari dira lanik handiena.Baina, horrez gain, ADAM elkartean parte hartzen duten lau eguneko zentroetako koordinatzaileek (BekoetxeLurgorriAzoka y Zuatzu) beste kirol-jarduera batzuk ere sustatu dituzte.Izan ere, Aita Mennin ohitura osasungarriak garatu nahi ditugu, kirola egiteak gaitasunak hobetzen laguntzen duelako eta gizarte-harremanak handitzen dituelako.Bestalde, desgaitasunen bat dutenentzat kirola aisialdi terapeutikoa ere bada.

ADAM22092015

DENONTZAKO kirola

Aita Menni Ospitaleko erabilera anitzeko aretoan bilduta, Mikel Tellaeche zuzendari kudeatzaileak ongietorria egin zien bertaratutakoei, eta oraindik ADAM elkartean sartu ez direnei aurrerapausoa ematera eta entrenamenduetan parte hartzera gonbidatu zituen.Ondoren, Eguneko Zentroetako kirolaren arduradunek aurten egindako jarduerak azaldu zituzten, eta asko izan dira.Amaitzeko, kide guztiek Elkartearen domina bat jaso zuten izandako interesa eta egindako lana saritzeko.

Jorge Olmok kirol inklusiboa aldizka egitea garrantzitsua dela azpimarratu zuen, eta 2003. urtetik eguneko zentroetako profesionalek tresna terapeutiko gisa kirol egokitua erabiltzen dutela gogoratu zuen.Bekoetxe Eguneko Zentroan lan egiten duen Aita Menniko fisioterapeutak azaldu zuen nola pixkanaka trizikloak, bocciako bolak eta bestelakoak eskuratzen joan ziren Bilboko eta Donostiako eguneko zentroetan. Bestalde, zenbait jarduera antolatzen joan zirela, erabiltzaile eta erabiltzaile ohi askok kirola egitea eskatzen zutela konturatu ziren arte, beste kide batzuekin dagoeneko egiten zituzten jarduerez aparte.

ADAM PRIMERA TEMPORADA

Baina kirol-jarduera egokituak erakargarriak izan daitezen, inklusiboak eta dibertigarriak izatea lortu behar da, Eider Fernándezek, Donostiako Aita Menni Eguneko Zentroko ordezkari gisa azaldu zuen moduan. Horrez gain, zentroan egiten diren kirol-jarduerak eta entrenamenduak aipatu zituen, eta erabiltzaileak motibatzeko ekartzen dituztela Zuatzura eliteko kirolariak esan zuen. Jone erabiltzaileetako baten laguntzaz, bereziki nabarmendu zituzten Markel Irizar, Haimar eta Joseba Zubeldiaren, Naroa Agirreren eta Telmo Deunde Zumaia klubeko arraunlarien bisitak.

Bestalde, Santiago Bideko modalitate birtualaren eta jarduera berrien, hala nola ipar martxa eta kirol-arrantzaren xehetasunak eta Donostiako ATECEk antolatzen duen urteko lasterketa solidarioa azaldu zituzten. Ibane Barrena fisioterapeutak Arrasateko Azoka zentroan egindako jarduerak azaldu zituen, horien artean ADAM Azokaren eta Aretxabaletako GSR-ren arteko boccia txapelketa Ibarraundiko kiroldegian, eta Arizmendi Ikastolako praktiketako ikasleen laguntza boccia eta igeriketa saio batzuetan.

Denboraldi berria

Hilero partida bat eginda Zuatzun, azarotik maiatzera, Kemen desgaitasun fisikoa duten pertsonen kirol elkartearekin batera sortutako “Open Kiwi” bocciako barneko liga (geroago Dordoka Kirol Kluba (Aspace) sartu zen) Aita Menniren Donostiako zentroaren ekarpenik handienetako bat da. Zentroak ikasturte berri honetarako duen helburuetako bat txapelketa honetan parte hartzen duen kirol-elkarte kopurua handitzea da.

Carlos Cañetek, ADAM elkarteko kirolarien entrenatzaileak Bizkaian, denak kutsatu zituen bere gogo handiarekin. “Entrenatzen jarraituko dugu. Lehiatzen jarraituko dugu eta aurten bezain ondo pasatzen jarraituko dut”, erantsi zuen. Lurgorri (Gernika) eta Bekoetxe (Bilbo) zentroetako 2015-2016 denboraldirako planari eta helburuei dagokienez, begiraleak Gipuzkoako ordezkariek dagoeneko adierazitako kirolari kopurua handitzeko asmoa berretsi zuen. Horrez gain, boccia txapelketetan parte hartzeko asmoa ere badutela esan zuen, eta ahal bada, igeriketako lehen txapelketetan ere bai.

Horiek dira ADAM elkarteko kirolariek denboraldi honetarako ezarritako erronka lorgarrietako batzuk.Bilbon eta Donostian Garuneko Kaltearen Egunean parte hartzea, eta ahal bada, kirol jardueraren batekin egitea, da ADAM elkarteko neska-mutilentzako beste helburuetako bat.Laster jakingo dugu nola egiten diren ospakizun horiek.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.

Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.

Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.

Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services