Aita Menni Kirol Elkarteko kideak astean behin joaten dira igeri egitera, arratsalde batean

Aita Menni Kirol Elkarteko kideak astean behin joaten dira igeri egitera, arratsalde batean
May

28

2015

Aita Menni Kirol Elkarteko kideak astean behin joaten dira igeri egitera, arratsalde batean

GERNIKAKO ETA ATXURIKO UDAL IGERILEKUETAN ENTRENATZEN DUTE

Dagoeneko ez da arraroa egiten Atxuriko (Bilbo) eta Gernikako udal igerilekuetan gurpil-aulkiak ikustea.  Duela zenbait hilabete, astean behin, garuneko kaltea duten zenbait pertsona kiroldegira joaten dira arratsaldean ordubetean igeri egiteko.Han Carlos Cañete begiralearen laguntza dute, eta igeri egiten ikasten duten umeen eta kirol hori egiten duten helduen artean gozatzen dute uretan.

Bekoetxe eta Lurgorri eguneko zentroetako hamabi erabiltzaile inguru dira.Aita Menni Kirol Elkartea (ADAM) sortzean federatzeko aukera izan zuten, eta orain gure igeriketa-taldekoak dira.

Lehiaketazko kirola, kirola osasun-iturri moduan, kirol sortzailea, ludikoa…Helburu desberdinak dituzte igerilari hauek. Edonola ere, “talde trinkoa osatu dute”, esan du begiraleak; elkar laguntzen dute eta primeran pasatzen dute. Arantza Uranga gainditzearen ereduetako bat bada, Maite Cabezudo Pili Orsi aldageletan ezer ez ahaztea arduratzen da. Eta horrelako hainbat adibide ditugu. Denek laguntzen dute.

Bestalde, badakite sedentarismoa ez dela ona, ariketa egitea osasunerako onuragarria dela eta gaixotasunak prebenitzen dituela. Dagoeneko egiaztatu dute igeriketak fisikoki eta psikologikoki laguntzen dituela. Beraz, gurpil jasotzailearen laguntzarekin edo laguntzarik gabe, uretan sartu eta igerilekuko kale batetik ibiltzen zenbait minututan berotu eta gero, igeri egiten hasten dira. Bakoitzak ahal duena egiten du; batzuek 500 metro egiten dituzte saio osoan. Beti Carlos Cañetek esandakoari jarraitzen diote, eta beharrezkoa denean haren laguntza ere badute.

Animo ADAM kirolarika!!!Benetako txapeldunak zarete!!!.

natación

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

head

Dañocerebral.es-en coookieak erabiltzen ditugu

Gure cookie teknikoak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin. Soilik baimena ematen badiguzu, “ONARTU”botoian klik eginda, konfiguratu eta erabiliko ditugu azken horiek. Nahi baduzu, konfigurazioa ukatu dezakezu, “EZ DUT ONARTZEN” Obotoian klik eginez, eta orduan soilik cookie teknikoak instalatuko dira. Informazio gehiago lortu dezakezu gure Cookieen Politikan.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.


We track anonymized user information to improve our website.
  • _ga
  • _gid
  • _gat

Decline all Services
Accept all Services