KALTE ZEREBRALAREN EGUNAREN ASTEAREN INGURUAN, HAINBAT EKITALDI ANTOLATU ETA PARTE HARTZEN DUGU, HERRITARRAK SENTSIBILIZATZEKO ETA ERAGINDAKO PERTSONEN ERABATEKO INTEGRAZIOA ERREIBINDIKATZEKO.
Urriaren 26an urtero Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna ospatzen dugu. Lesio zerebrala bat-batean sartzen da bizitzan, eta nozitzen duten pertsona eta senideei hainbat ondoren fisiko eta psikiko eragiten die, eta baliabideen beharra ere sortzen da bat-batean.Arazo hori ikusgarri egiteko, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuak hainbat ekitaldi antolatzen ditu.Nabarmenenak hauek dira:
– Urriak 24: Aita Menni Kirol Elkartea (ADAM) osatzen duten kirolarien aurkezpena, denboraldi berriaren hasieran.Topaketa Arrasateko Aita Menni Ospitalean egingo da.
– Urriak 25: ‘Jolasa Kolorea Buztina’ erakusketaren inaugurazioa, Arrasateko Kajoi tabernan, azaroaren 25era arte, Arantzazu Aranzabalek koordinatuta.
– Urriak 26: eragindako pertsona eta senideentzako topaketa Bilboko Europa Parkean, 10:30etik 12:30era.
– Urriak 26: ‘Sasibil’ Elkarte Lirikoaren kontzertu solidarioa Donostiako San Bizente elizan, ATECE – Gipuzkoarekin batera.
ADAM kirolarien topaketa
2018-2019 kirol denboraldiaren hasiera moduan, datorren urriaren 24an Aita Menni Kirol Elkarteko (ADAM) 45 kideak aurkeztuko dira. Kirolean oinarritutako elkarbizitzako jardunaldia Aita Menni Ospitalearen instalazioetan egingo da, 11:30etik 14:00etara.
‘Jolasa Kolorea Buztina’ erakusketa
Arrasateko Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroak ‘Juego Color Barro / Jolasa Kolorea Buztina’ erakusketa antolatu du.Bertan, zentroaren 18 erabiltzailek azken hiru hilabeteetan landutako zeramikazko 37 obra jasotzen dira, Arantzazu Aranzabal buru dela.Erakusketa urriaren 25ean inauguratuko da, 18:00etan, eta Arrasateko KAJOI tabernan egongo da ikusgai, azaroaren 25era arte.
Sentsibilizazio goiza Bilbon
Berriro ere, Bizkaiko Foru Aldundiak topaketa bat antolatu du kaltetutako pertsona eta senideentzat.Oraingoan, Bilboko Europa Parkean egingo da, IFASen Bekoetxe Kalte Zerebraleko Eguneko Zentrotik hurbil.
Parte hartzaileek hiru tailer izango dituzte, guztiak ere batukada batez alaituta:Txirrindularitza egokitua, Irakurketa erraza, eta Afektibitatea eta sexualitatea.Hartutako Kalte Zerebrala duten pertsonek egindako produktuen erakusketa eta salmenta ere egingo da.
Kontzertua Donostian sarrera librearekin
Donostiako San Bizente elizak, urriaren 26an halaber, 18:00etan, kontzertu bat hartuko du Gipuzkoan kalte zerebralarekin bizi diren lagunen alde. Emanaldia ‘Sasibil’ Elkarte Lirikoak emango du; elkarteak zarzuela sustatzen du Donostian, eta 400 produkziotan baino gehiagotan parte hartu du.Programaren zuzendari musikala Arkaitz Mendoza da, Koro Saenz pianista eta elizako organistaren lankidetzarekin, eta Pablo Sorozabal, Jacinto Guerrero, Reveriano Soutullo eta Juan Bautista Vert antzerki lirikoaren maisu handiak izango ditu protagonista. Sarrera libre eta doan da.
ATECE-Gipuzkoa hartutako kalte zerebrala duten lagunen senideen elkarteak eta Aita Menni Ospitaleak, horrenbestez, elkarrekin dihardute kalte zerebrala duten pertsonei ikusgarritasuna ematen eta erabateko integrazio eta parte hartze soziala erreibindikatzen.
Emanaldiaren ondoren, ATECEko lehendakari Jose Manuel Amadorrek eragindako pertsonen eta senideen elkarteak prestatu duen manifestua irakurriko du, gizartea oro har, eta erakunde publikoak, kalte zerebralaren arazoari buruz kontzientziatzeko eta informatzeko.
Neurorrehabilitazioko jardunaldi zientifikoak
Azkenik, nabarmenduko dugu Neurorrehabilitazioko Jardunaldi Zientifikoetan Jose Ignacio Quemada doktoreak emandako lankidetza Neurologia eta Errehabilitazioko MIRentzat, Vigon, Kalte Zerebralaren urriaren 26ko egunean bertan.Menni Sareko eta Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko zuzendariaren hitzaldiaren gaia izango da “Kalte zerebraleko arazo psikiatrikoen ebaluazioa eta lanketa’.