OSO PERTSONA GUTXIK ENTZUN DUTE HITZ EGITEN IKTUS BATEN ONDOREN EMOZIO ETA PORTAERETAN GERTATZEN DIREN NAHASMENDUEZ, BAINA OSO-OSO OHIKOAK DIRA, ETA ARAZO UGARI SORTZEN DIETE SUFRITZEN DITUZTENEI ZEIN SENIDEEI.
Jose Ignacio Quemada doktorea Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko psikiatra eta zuzendaria da, eta, bideo honetan, iktusa izan duten pertsonek portaera eta emozioetan sarritan izan ohi dituzten nahasmenduei buruz hitz egingo digu.Testuak transkripzioa jasotzen du.
– Zergatik da hain garrantzitsua gai honi heltzea?
Garrantzitsua iruditzen zait, hainbat arrazoirengatik.Bat, iktusa oso patologia prebalentea delako, eta, gainera, urtetik urtera gero eta prebalenteagoa, hazten ari baita; adinari lotutako patologia bat da: gero eta urte gehiago bizitzen gara, pertsona gehiago salbatzen dira, baina, iktusa sufritu eta gero, ondorioak jasan behar ditugu. Eta oso ohituta gaude ondorio jakin batzuk ikustera, esaterako, motorrak, hemiplejia, edo gorputzaren erdi batean mugikortasuna galtzea.Baina ez gaude hain ohituta hizkuntzan arazoak eragin ditzakeela ikustera, afasiak, eta ez gaude batere ohituta ikustera, lesio zerebral bat izanik, askotan arazo psikologiko oso garrantzitsuak eragiten dituela, emozioen eta portaeraren nahasmenduak, eta baita ere alderdi kognitiboetakoak.Horregatik, uste dut oso baliagarria dela egoera horiek dibulgatzea.
– Zein dira ohiko nahasmenduak?
Literaturan gehien ezagutzen dena, eta mundu medikoan ere gehien errekonozitzen ari dena da iktusaren ondorengo depresioa (1), hau da, iktusa sufritu eta urte batean pazienteen heren batek aurkezten dituen koadro depresiboak.Kontua, gainera, ez da hor amaitzen:depresioaz bestelako aldaketa ugari daude.
Depresioa ez da ondorio psikiko bakarra
Arlo emozionalaren esfera horren barruan, paziente askok antsietate koadroak dituzte, eta suminkortasun koadroak.Antsietate koadroek oso eragin handia izate dute errehabilitazioa egiteko garaian, askotan arazo fobikoak eragiten baitituzte lanean ari zarenean, esaterako, pazienteekin ibilketaren errehabilitazioa egiten ari zarenean.Eta suminkortasunak elkarbizitzako arazo handiak eragiten ditu hurbileko pertsonekin.Bizitza kalitatea galtzeaz gain, esan beharra dago dokumentatuta dagoela koadro horiek, esaterako, depresioak, eragin negatiboa dutela pazientearen suspertze funtzionalean, eta are pazientearen biziraupenean.Hau da, tratatu gabeko koadro depresiboak egoteak esan nahi du errehabilitazioaren emaitzak eskasagoak izango direla, eta biziraupena zailagoa.
Depresioa, antsietatea eta suminkortasuna, horiek dira iktus baten ondoren agertzen diren hiru sindrome emozional handiak
Hori guztia arlo emozionalari dagokionez.Gero, zein diren galdetu didazu.Tira, ba, arlo emozionalari hain lotuta ez dauden aldaketa konduktual batzuk daude, horiek ere oso garrantzitsuak.Apatia (2) horrenadibide ona da.Apatia da ekintzarako ekimena galtzea eta axolagabetasun emozionala; pertsonek ez dute sufritzen, dena berdin zaie, nolabait.Eta, ez dutenez sufritzen, beraiek ez dute sufritzen sintoma horregatik ere, baina hurbilekoek bai, ohartzen direlako aurrean duten pertsona horri dagoeneko ez zaizkiola inporta beraientzat garrantzitsuak izan diren gauzak.Portaeraren aldaketaren beste esfera batean, ba, oso ohikoa izaten dira baita ere zurruntasuna, egozentrismoa, akidura.Zurruntasunaren ezaugarria da ekintzaren hainbat norabide ikusteko ezintasuna, hau da, plan bakarra egiten da, eta hori da bururaino eraman behar dena.Eta egozentrismoak zerikusi handia dauka gure garunaren zatitxo bat gurekin dagoen pertsonaren beharrak kontuan hartzeko erreserbatzearekin; hori egunero egin behar dugun zerbait da, gure portaera sozialen diseinuaren parte da, baina galdu egin dezakegu, garuneko lesioa gertatzen denean.
– Badago tratamendu bat depresiorako, hori mundu guztiak daki, baina zurruntasunerako, apatiarako, suminkortasunerako, ba al dago tratamendurik?
Lehenik eta behin, mundu guztiak ez daki iktusaren ondorengo depresioa tratatu egin behar dela, jende askok, baita esparru medikoan ere, uste dutelako lesio bat sufritu duzunean eta horrek hainbat ondorio uzten dituenean normalena triste egotea dela.Hori egoera erreaktibo bat da, ez du medikaziorik behar, ez du tratamendu berezirik behar, eta behar dena da dolua egitea, eta egoerara egokitzea.Literaturak dioenez, bi osagaiak agertzen dira, hau da, esaterako, lesio organikoak eragindako depresioak daude, doluzko edo erreakziozko egoerak daude.Baina, edonola ere, badakigu medikamenduak asko lagintzen diela pertsona horiei egoera horiek gainditzen.Beraz, arrazoi duzu galderaren lehenengo zatian, eta hori da badagoela tratamendua eta hori erabili egin behar dela.
Sintomak konbinatu egin daitezke. Pertsona batek hemiplejia eta afasia izan ditzakeen bezala, memoria arazoak eta depresioa izan ditzake, zurruntasuna eta depresioa izan ditzake, izan ditzake suminkortasuna, depresioa eta egozentrismoa. Baina badaude sintoma batzuk besteekin agertzen ez direnak. Hau da, apatia handia badago, orduan ez da depresiorik agertzen, ezaxolatasun emozionala dagoelako.
Pixka bat gehiago azalduko dut:emozioak kontrolik gabe badaude, exajeratuta badaude, esaterako suminkortasunean, ez dugu pentsatzen hori emozio bat dela, edo berdin antsietatearekin, ez baitugu pentsatzen emozio bat dela, baina farmako horiek berak, depresioaren aurkako belaunaldi berriko farmakoak, baliagarriak dira emozio horiek ere bere onera ekartzeko, kontrolpean edukitzeko.Beraz, tresna farmakologiko bat dago.Beste batzuk ere badaude.Esaterako, loaren tratamendua (3): oso garrantzitsua da, iktus baten ondoren, loa askotan nahastu egiten delako; edo neurririk gabeko inpultsibitatearen tratamendua, horretarako estrategia farmakologikoak baititugu.Honaino, baliabide farmakologikoa.Baina ez da bakarra. Hainbat aukera psikoterapeutiko daude, iktus baten ondoren portaeran gertatzen diren nahasmenduak erabili beharrekoak, eta, lehenik eta behin, arazoa aitortuz hasi behar dira. Hau da, ez genuke errehabilitazio fisikorik egingo ez bageunde ohartuta gorputzaren erdiaren mugikortasuna galdu dela eta ezin garela ibili; ez du portaeraren nahasmenduaren tratamendu bat egingo ez badugu aitortzen arazo hori existitzen dela eta lesio zerebralaren ondorioa dela.
Suminkortasuna ez da asko errekonozitzen, ezta psikiatriaren barruan ere, baina arazo asko eragiten dizkio pertsonaren eta hurbilekoen arteko elkarbizitzari.
Beraz, lehendabizi aitortza (4) dator; ondoren, deskribapena.Pazientearekin eta familiarekin partekatu behar den deskribapena.Afasia bat ikusten duten bezala, hemiplejia bat bezala, ikus dezatela.Hau da, gaixotasun honen emaitza bat da, landu behar dugun lesio zerebral horren emaitza bat.Hemiplejia lantzeak ez du esan nahi guztiz sendatuko dugula; batzuetan ibilketa egoki bat berreskuratzen da, beste batzuetan ez.Baina literaturan eraginkor direla frogatu diren estrategia asko jarriko ditugu martxan.Hemen berdin-berdin gertatzen da:aitortzetik hasten gara, psikoheziketa egiten dugu (zer gertatzen ari den azaltzea), eta neurri zuzentzaileak abiarazten ditugu.
Berriro diogu, egin beharreko lehendabiziko gauza da aitortzea arazo horiek ere iktusaren ondorio direla. (Izan ere, uste badugu, adibidez, pazienteak frustrazioaren aurrean dituen erreakzioa baino ez direla, seguruenik tratamenduaren ikuspegi nihilista bat edukiko dugu, eta pazienteari eskatuko diogu bere jarrera aldatzeko –esaterako, hain suminkor ez egoteko eskatuko diogu–). Beraz, ondo deskribatu behar dira. Eta, hirugarrenik, tratamendurako neurriak ezarri.
Apatiari dagokionez, nola edo hala, orain funtzionatzen ez duen barneko motor hori kanpoko motor batekin ordeztu beharko dugu, kanpoko estrukturazio batekin.Zurruntasunari dagokionez, pazientearekin eta senideekin landu behar dugu, ekintzarako proposamen alternatiboetan trebatzeko.Hau da, lehenago berez ateratzen zitzaiguna entrenatu beharko dugu, berreskuratzeko.Eta egozentrismoa dagoenean, ba, ariketa berezi bat egin behar da, kontzientea, maite den prestona horrek buruan zer eduki dezakeen, zer nahi izan dezakeen ikusteko, neuk neure portaeren planifikazioaren barruan sartzeko.Horixe da, gutxi gorabehera.Bi zutabe horiek:psikofarmakologia, alde batetik, eta teknika psikoterapeutikoak, bestetik.Batzuetan, portaeraren arazo jakin batzuk daudenean, analisi konduktual esaten diogun teknika bat erabiltzen dugu, hau da, portaeraren arazoen agerraldiak zehatz-mehatz deskribatzen ditugu, gauzek okerrera jo dezaketela erakusten duten zeinuak identifikatzeko, eta, hortik aurrera, portaera forma alternatiboak diseinatzen ditugu, edo aldaketak egiten ditugu ingurunean, inguruneak ere baldintzatu ditzakeelako portaera horiek.Horrek guztiak analisi konduktuala esaten diogun horrekin du zerikusia.
Eta, Menni Sarean beti egiten den bezala, tratamendu indibiduala, tratamendu espezifikoa pertsona bakoitzarentzat, diziplina askokoa profesional desberdinekin, eta desberdina nahasmendu bakoitzaren arabera.Beraz, Nacho, iruditzen bazaizu, gure kanaleko bideoen hurrengo ataletan nahasmendu horietako bakoitza sakonduko dugu.
Uste dut ideia bikaina dela; goazen lanera.
(1)- Pazienteen heren batek ere, iktusa sufritu eta lehenengo urtean, laguntza farmakologikoa behar dezakeen depresioa dauka.
(2)- Apatia iktusa sufritu duten pazienteen %50ean agertzen da, eta bere oinarrian dago lehen egiten ziren ekintzak egiteko ekimen falta izatea, eta axolagabetasun emozionala izatea.
(3)- Loaren nahasmenduak portaeraren nahasmendu guztiak okerragotzen dituzte, eta farmakoekin tratatu behar dira, neurri higienikoak nahiko ez direnean.
(4)- Errekonozimendua, aitortzea arazo emozionalak iktusa bezalako patologia jakin batekin duela zerikusia; horrek asko laguntzen die pazienteei zein senideei, pazienteak beste modu batera jokatzeko borrokatik aldentzen dituelako.