NOEMÍ ÁLVAREZek, BILBOKO AITA MENNI NEUROERREHABILITAZIO ZENTROKO BURUAK, hitzaldi bat eman zuen mungian JAGOlearen eguna dela eta
Jagolearen Eguna dela eta, Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitateak gonbidatuta, Noemí Álvarezek, Bilboko Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroko neuropsikologoak hitzaldi bat eman zuen 6an, Mungian, hartutako kalte zerebral baten ondorioz gertatzen den eragin soziofamiliarra azaltzeko eta horri aurre egiteko zenbait jarraibide emateko.
Kalte zerebrala familia-antolaketa osoan eragiten duen errealitatea da, eta gertatzen denean, ibilbide luzeko prozesu errehabilitatzaile bat hasi behar da. Jagoleak zaintzearen garrantzia eta bere burua ere zaintzeak duen garrantzia kontuan hartu behar ditu. Egoera berriak bi alderdiak moldatzea eskatzen du. Rolak berrantolatu behar dira eta gogoratu behar dugu jatorri neurologikoko zailtasunak direla eta, eragindako pertsonari ezin zaiola borondaterik eskatu bere ekintzetan.
“Garuneko lesioak zenbait eremutan eragiten du, eta hain zuzen gutxien ikusten diren aldaketak dira giza harremanetan gehien eragiten dutenak“, esan zuen gure neuropsikologoak. Funtzio kognitiboak eragiten direnean, pertsona batek orientazio arazoak (ez daki nor den, zer egunetan bizi den…), arreta arazoak (kontzentratzeko gaitasuna, abiadura, bi gauza aldi berean egitea, alde batean arretarik ez izatea…), eta oroimen arazoak (iraganeko gertaerak edo eguneroko gauzak gogoratzeko zailtasunak…) izan ditzake. Agian ezin ditu jarduerak zuzen sekuentziatu, erabakiak hartu, pentsatu gauza egin aurretik, eragiketak kalkulatzea…(planifikatzeko eta kalkulatzeko gaitasuna galdu du). Mota horretako ondorioen aurrean, Menni Sareko diziplinaz gaindiko taldeek bi zentzutan lan egiten dute: errehabilitazio ariketen bidez, galdutako eginkizunak berreskuratzeko edo berriro trebatzeko, eta zailtasunak arintzeko estrategiak aplikatuz.
Bertaratutako jagoleentzat oso gustukoak izan ziren Noemí Alvarezek emandako zenbait jarraibide edo aholku. Horrela, arreta jartzea kostatzen zaion norbaitekin aritzeko, ahalik eta zaratarik gutxien egotea aholkatu zuen, arreta ez galtzeko; eremu ordenatu batean egotea, eta objektu gutxi egotea; lagunekin elkartzen denean denbora gutxi eta pertsona gutxirekin izatea; atseden hartzeko uneak izatea; erantzuteko denbora ematea, berarekin egotea edo lanak egitea; elkarrizketan esaldi labur eta zehatzak erabiltzea, eta abar.
Jarraibide orokorrak
Jarraibide orokorren artean, Noemí Alvarezek adierazi zuen ona dela errutinen egitura bat ezartzea; eragindako pertsonari erantzukizunak ematea; gure rola baztertzea zenbait egoeratan; aurreratzea eta egon daitezkeen arriskuak aurreikustea. Ongi egiten duen guztia indartzea, edo umorea erabiltzea edo distraitzea izan daitezke estrategietako batzuk.
Mota honetako saioak antolatzen direnean beti gertatzen den bezala, oso aberasgarria da adituaren azalpenari eta gero sortzen den eztabaidari erantzutea. Hor, ikuspegi, adibide eta senideen edo jagoleen galdera desberdinak sortzen dira, eurak bizi baitira kalte zerebrala izan duen pertsonarekin etxean.