Prestakuntza egokiarekin eta ibilgailuari beharrezkoak diren egokitzapenak eginda, hartutako kalte zerebrala duten pertsona askok ibilgailu bat segurtasunez eraman dezakete.Aita Menniren Kalte Zerebraleko Zerbitzuak modu seguruan gidatzeko jarraitu beharreko estrategietan sakontzen du.
Ahizpa Ospitalarietako kalte zerebraleko errehabilitaziora dedikatutako dispositibo ezberdinetako pazienteek maiztasunez egiten diguten galderetako bat da ea berriz ere gidatu ote dezaketen. Erantzuna ez da erraza: lesio bakoitzaren irismen eta ondorioen araberakoa da, baita birrentrenameduaren araberakoa eta ibilgailuaren egokitzapenena ere. Argi eta garbi, segurtasuna da lehentasuna.
Hartutako Kalte Zerebral baten ostean gidatzeari buruzko lege espezifikorik ez badago ere, nerbio sistema zentraleko gaixotasunak dituzten pertsonak berriz ere gidatzea erregulatzen duen araudia badago, zehazki kausa gaixotasun zerebrobaskularra denean edo ondorio mota batzuk daudenean, esaterako krisi epileptikoak. Epilepsiaren kasuan, gutxienez urte bete pasa behar da epilepsia krisi konbultsiborik gertatu gabe, edo kordea galtzea dakarten krisirik gabe.Istripu iskemiko iragankor baten kasuan, 6 hilabete pasa beharko dira, eta IZB baten kasuan, 12 hilabete.
Kalte zerebrala jasan duten pertsonei, senideei eta errehabilitazioko profesionalei zalantzak argitzen laguntzeko, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzua gida bat prestatzen ari da motordun ibilgailuak berriz ere gidatzeko aintzat hartu beharreko alderdien inguruan.
Bai, trebetasun psikofisiko eta gaitasunarekin
Egiazki, gidatzeko baimena atera edo berritu nahi duen edozein pertsonak bezala, iktus bat jasan duenak, edo beste edozein kalte zerebral, gaitasun psikofisikoei buruzko aldeko txostena lortu beharko du eta beharrezko diren ezagutza eta praktika probak gainditu.Irrintzi autoeskolarekin izandako lansaioan jakin genuen gutxienez Bizkaiko Trafiko Ordezkaritzan egiten direla, hilero, desgaitasun motaren bat duten pertsonei gidatzeko gaitasun probak. Osasun eta Trafiko alorreko ordezkariek elkarrekin ebaluatzen dute desgaitasuna duen pertsona trafiko errealeko inguruneetan.Hor proban jartzen da desgaitasuna duen pertsonak espezifikoki egokitutako ibilgailu batekin lortu duen trebeziak bide segurtasuna bermatzen ote duen.
Beraz, pertsona batek ezin ditu zalantzak argitu, proba egiten ez badu.Adibide bat jartzearren. hemiplegia bat eduki duen batek gidatu lezake? Arturo Lasak bere buruari egiten dion galdera da. Aita Menni Ospitaleko paziente honek, goiko argazkian ikusten dugunak, iktus bat eduki zuen duela hiru hilabete.Iktusaren ondorenak, funtsean, eskuineko besoaren eta hankaren mugikortasuneko arazoak baino ez dira. Oso kasu ohikoa.Beharbada erantzuna baiezkoa da Arturorentzat.Egin egin dezakeela frogatu behar du DGTren aurrean eta, horretarako, beharrezkoak diren egokitzapenak dituen ibilgailu bat behar du, bai eta baldintza berrietan nola gidatu aholkatuko dioten eta trebatzen lagunduko dioten autoeskolako irakasleak ere.
Prestakuntza eta erakustera
Auto bat gidatzen trebatzeko edo berriz trebatzeko klase ordu gehiago edo gutxiago beharko da eta zailago edo errazago izan daiteke, desgaitasun graduaren arabera. “Dena automatikoa izatea lortu behar da” Nahi izatea ahal izatea da, betiere arazo kognitiboek, arretakoek edo beste batzuek bideko segurtasuna arriskuan jartzen ez badute. “Desgaitasuna fisikoa bada, orduan errazagoa da”. Grupo Irrintzi Soluciones Adaptadas-entzat, ordea, ia ezer ere ez da ezinezkoa, mugikortasunean, aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusiorako gidatze klaseetan eta ibilgailuen egokitzapenean espezializatuta baitago. Irrintzik “begiak eta ateak irekitzen dizkie” zailtasunak izanda bolante aurrean esertzeko irrikan dauden pertsona askori, ziurtatu du Jose Mari Andresek. Izan ere, berak zuzentzen duen famili enpresak 44 urte daramatza desgaitasun handiak dituzten pertsonei gidabaimena ateratzeko prozesuan laguntzen eta haien ibilgailuak egokitzen.
Aholkularitza pertsonalizatua, bluetooth bidez aktibatzen diren teleaginteak, helduleku mota desberdinak. Zailtasunetako bakoitza gainditzeko egokitutako soluzioak. “Ez daude berdin egokituta dauden bi ibilgailu.Ibilgailua desgaitasunera egokitzen dugu eta ez alderantziz”, azpimarratu du zuzendari komertzial Iratxe Andresek. Irrintzik DGTren homologazio eta baimen guztiak ditu, gidabaimena Space Drive sistemarekin lortzeko:eskuketan oso indar gutxi duten pertsonek edo beste desgaitasun larri batzuk dituztenek joystick-ekin gidatu dezakete.Sistema horrekin bolantea ukitu gabe gidatu daiteke ibilgailua.Mugimenduarekiko oso sentikorra den palanka txiki baten bitartez eragiten zaio bolanteari, eta horrek ahalbidetzen du noranzko aldaketak oso zehatz egitea.
Teknologiak aurreiritziak hausten laguntzen du, izan ere, aurreiritziak dira askotan oztoporik handiena.Mugak ikusi beharrean, gaitasunetan zentratu behar da.Izan ere, bide bat dago desgaitasuna eduki arren gidatzen dakitela erakusten duten pertsonek beren ametsa bete dezaten.