Euskal Herrian kalte zerebralak artatzeko Menni Sarea aipatzeak berekin dakar Aita Menni Ospitalea aipatzea

Red Menni en el País Vasco

Euskadin, zehazki, kalte zerebralak artatzeko Zerbitzu zabala dugu, bai eta errehabilitaziorako balio duten hainbat gailu ere, den-denak Aita Menni Ospitaleak kudeaturik.
Hona hemen zer duen ospitaleak: 

  • Ospitalizazio-unitatea
  • Errehabilitazio-unitate anbulatorioak
  • Haurrentzako errehabilitazio-unitateak
  • Disfagiaren Arreta Osoko Unitatea 
  • Eguneko zentroak*

Ospitalizazio-unitatea

 

Ospitalizazio-unitatea Arrasaten (Gipuzkoa) dago. 1992an zabaldu zuten eta Espainiako Estatuko lehena izan zen. 24 ohe ditu ondorio neurologiko larriak izan dituzten pertsonak modu anitz eta intentsiboan birgaitzeko. Gaixo gehienak fase azpiakutuan daudelarik ospitaleratzen ditugu, lesio zerebrala izan dutenetik hilabete eta urtebete arteko epea igarota; kalterik arruntenak iktusak eta garezurreko traumatismoak dira. Nerbio-sistema zentraleko lesioek eragindako defizitak berreskuratzea, txikitzea edo orekatzea da neuroerrehabilitazio-prozesuaren helburua.

Aita Menni Ospitalea
Kalte Zerebraleko Zerbitzua
Ospitalizazio-unitatea
Gesalibar 15
20509 ARRASATE
Tel: +34 943 794 411
Harremanetarako:
Olatz Uriarte
ouriarte.aitamenni@hospitalarias.es 
Webgunea:  www.aita-menni.org

unidad-polivalente-cama

Unitate Balioaniztuna

Unitate Balioaniztuna 2015. urtean inauguratu zuten eta Kalte Zerebraleko Ospitaleratze Unitatearen ondoan kokatuta dago.Zerbitzu berri honek diziplina anitzeko laguntza ematen die mendetasun-egoera iragankor edo iraunkorretan dauden pertsonei.Mendekotasun iraunkorren artean dementziak edo desgaitasun neurologikoak (iktusa, trauma zerebralak, entzefalitisa eta abar) dira ohikoenak. Horrela, Unitate honetan sartzen diren pazienteak kalte zerebralak izan dituzten pertsonak dira normalean. Mendekotasun handia dute eta zainketa konplexuak, beraz, egoitza moduko osasun-ingurune bat behar dute.

Unitate anbulatorioak

Arrasateko ospitalean, Donostiako Zuatzu Parkean eta Bilboko Aita Menni errehabilitazio-unitate anbulatorioan ere baditu Aita Mennik errehabilitazio-unitate anbulatorioak. Diziplina bakar edo anitzeko errehabilitazioa eskaintzen du (arlo bakarrean edo arlo batean baino gehiagotan), bai eta kanpo-kontsultak eta adituen azterlan mediko-legalak ere. Bilboko unitatea 1997an zabaldu zuten; beste biak, ondoren. Neurologia-errehabilitaziorako programa integralak dituzte fisioterapian, lanbide-terapian, logopedian eta neuropsikologian.

 

Errehabilitazio-unitate
anbulatorioa

Egaña kalea 10
48010 BILBO
Tel: +34 944 434 927
Harremanetarako:
Olatz Otaola
mootaola.aitamenni@hospitalarias.es
Errehabilitazio-unitate anbulatorioa
ZUATZU PARKEA
Zuatzu Kalea 8
Oria Erakaina
20018 DONOSTIA
Tel: +34 943 22 44 01
Harremanetarako:
Olatz Uriarte
ouriarte.aitamenni@hospitalarias.es
Aita Menni Ospitalea
Errehabilitazio-unitate anbulatorioa

Gesalibar 15
20509 ARRASATE
Tel: +34 943 794 411
Harremanetarako:
Olatz Uriarte
ouriarte.aitamenni@hospitalarias.es

 

Haurrentzako errehabilitazio-unitateak

Unidad de Rehabilitación Infantil
Haurrentzako errehabilitazio-unitatea Bilboko neuroerrehabilitazio-gunean dago (Egaña kalea 10). 0 urtetik 16 urte arteko haurrak artatzen dituzte, baldin eta garapen psikomotorrean alterazio edota atzerapenik, paralisis zerebralik, hartutako garun-kalterik edo onkologia-prozesuen ondoriorik badute.

Haurrei diagnostikoa egin eta terapiarako jarraibideak ezarrita, profesionalen txanda da. Errehabilitazio-plana diziplina bakarrekoa edo anitzekoa izango da, eta baliabide ugari eskaintzen du: estimulazio goiztiarrerako programak, fisioterapia, logopedia, autonomia handitzeko saioak, ikaskuntza- eta portaera-arazoak bideratzeko programak eta abar.

Disfagiaren Errehabilitazio Osoko Unitatea

Guía para el manejo de la disfagia

Disfagiaren Errehabilitazio Osoko Unitatearen egoitza Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroan dago (Egaña, 10). Unitate honen helburua da irensteko arazoak dituzten adin guztietako pertsonei zerbitzu osoa ematea. Irensteko arazo horiek hainbat arrazoirengatik izan ditzakete: kalte zerebral baten ondorioz, neuroendekapen-gaixotasunengantik, adinekoak izateagatik, prozesu onkologiko eta kirurgikoengatik, Parkinson gaixotasunarengatik, esklerosi anizkoitzarengatik, alboko esklerosi amiotrofikoarengatik, sistema estomatognatikoaren heldugabetasunarengatik, prematuritatearengatik eta abar.

Disfagia Unitatean logopeda eta mediku errehabilitatzailea izango dira irensteko gaitasunaren azterketa egiten dutenak. Horrez gain, pertsonaren nutrizio-egoera ere aztertuko dute, gero tratamenduaren ildoak ezartzeko eta etxean dieta egokitzen laguntzeko.

Eguneko zentroak Gipuzkoan*

 

Neurologia-minusbaliotasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa
ZUATZU PARKEA
Zuatzu Kalea 8
Oria Erakaina
20018 DONOSTIA
Tel: +34 943 22 44 01
Harremanetarako:
Olatz Uriarte
ouriarte.aitamenni@hospitalarias.es

Neurologia-minusbaliotasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa
Azoka kalea 4
20008 ARRASATE
Tel: +34 943 792 807
Olatz Uriarte
ouriarte.aitamenni@hospitalarias.es

Aita Menni Ospitaleak neurologia-minusbaliotasuna duten pertsonentzako eguneko zentroak kudeatzen ditu. Bi dira guztira: bata, Arrasaten; bestea, Donostian, Gurutze Gorriaren ospitalean, Antiguo auzoan. *Gizartekintza (Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentua) arduratzen da baliabideok kudeatzeaz, eta hartutako kalte zerebralik duten 20-38 pertsona artatzen ditu.

Erabiltzaileek norberari egokitutako programetan parte hartzen dute. Programon barne daude jolas-saioak, nork bere burua zaintzeko saioak, taldeak birgaitzeko terapiak, logopedia eta neuropsikologia. Bestalde, eguneko zentroek txangoak eta ingurunearekiko lotura sustatzen duten jarduerak antolatzen dituzte. Horren larri ez dauden gaixoak lanerako prestatzeko tailerretan, enplegu-gune berezietan eta beste gizarte-baliabide batzuetan parte hartzeko ere prestatzen dituzte.

Zerbitzuak barne hartzen ditu garraioa eta bazkaria. Laguntza-ekintzak erabiltzaileen beharren arabera prestatzen ditugu.

Aholkularitza soziosanitarioa Bizkaiko eguneko zentroetan

 

Lurgorri – Kalte zerebrala duten pertsonentzako eguneko zentroa
Lurgorri kalea, 1
Tel: +34 944 653 510
48300 GERNIKA (Bizkaia)

Bekoetxe – Kalte zerebrala duten pertsonentzako eguneko zentroa
Ornilla doktorearen kalea, 1 B
48004 BILBO
Tel: +34 9440 00 066

Bizkaian, Aita Menni Ospitalea elkarlanean ari da GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearekin, Bekoetxe eta Lurgorriko zentroetan.

Eguneko zentroetan mendekotasun handiko pertsonak eta autonomiadun pertsonak elkartzen dira. Mendekotasun handia dutenentzat mugagabea da laguntza-plana; nolabaiteko autonomia dutenentzat, aldiz, soilik hilabete batzuk irauten du laguntzak. Azken horiek lanerako prestatzeko tailerretan, enplegu-gune berezietan eta bestelako ekintza batzuetan parte hartzeko prestatzen dituzte. Aita Menni Ospitaleak bertoko profesionalen ezagutza zein esperientzia eskaintzen ditu logopedian, fisioterapian, neuropsikologian eta mediku-aholkularitzan.

Berariazko tratamenduak.
Teknika eta teknologia bereziak

Vivienda adaptada Hospital Aita Menni

Logopediaren, errehabilitazio fisikoaren, lanbide-terapiaren, neuropsikologiaren eta eguneroko bizitzako jardueren alorreko programa terapeutikoak ospitalizazio-unitatean zein unitate anbulatorioetan gauzatzen ditu Aita Menni Ospitaleak, teknologia-aurrerapen berritzaileen laguntzaz.

Lanbide-terapiaren alorrean goiko gorputz-adarren errehabilitazioa nabarmentzen da. Berariaz eta progresiboki heltzen dio goiko gorputz-adarren berreziketari, hasiera-hasieratik, urritasun handiagoko eta funtzionalitaterik gabeko uneetatik hasi eta azken-azken etapetaraino, bizkortasuna, mugimenduen zehaztasuna edota laneko jardueren berariazko entrenamendua eskatzen duten etapetaraino, alegia.

Halaber, fisioterapiaren alorrean konputerizatutako plataformak erabiltzen ditugu jarrerak berrezteko; eta bideojokoetan oinarritutako sistemak, oreka estatiko zein dinamikoa hobetzeko. Sentsorizatutako bipedastadore aktibo batek bipedastazioa berriz entrenatzea ahalbidetzen du, bai eta errehabilitazioaren hasierako faseetan pisua mugitzea ere. Hasierako faseetatik ibiltzen berriz entrenatzearren badugu zinta bidezko ibilera birgaitzeko eta gorputzaren pisua partzialki jasotzeko sistema. Mota horretako gailuek oso informazio baliagarria ematen diete fisioterapeutei zein gaixoei, eta programa terapeutikoak baloratzeko nahiz garatzeko balio dute.

Errehabilitazio neuropsikologikoaren alorrean ere badugu teknologia berririk, NeuronUp sistema kasu, hots, Interneteko plataforma bat. Errehabilitaziorako eta estimulazio kognoszitiborako 6.000 jardueratik gora du, bai eta ordenagailu-joko ugari eta ingurune errealen simulagailuak ere; horrek terapeutei laguntzen die Kalte zerebrala birgaitzeko prozesuan.

Bestalde, komunikaziorako sistema alternatiboek (SAC) eta espezializatutako programa informatikoek, «The Grid» izenekoak esaterako, logopedei laguntzen diete mintzamena, hizkera eta ahotsa konpentsatzeko tratamenduetan (uneoro norbanakoei egokiturik diren tratamenduetan, alegia) pantailak pertsonalizatzeko eta hainbat plataformatara (ordenagailu eramangarrietara, tabletetara…) egokitzeko.