AITA MENNI OSPITALEKO GARUNEKO KALTEKO ZERBITZUAREN PROFESIONALEK JARDUNALDI TEKNIKO BAT EMAN DUTE ARIZMENDIK IKASTOLAN
Arrasateko Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak, eta zehazki ‘Erizaintzako zaintza osagarriak’ heziketa-zikloak, ‘Erizaintzako laguntzailek, gaur’ zazpigarren jardunaldi teknikoa antolatu zuen joan den 24an. Garuneko kalteak eragindako azaro klinikoak, gure arreta-eredua, erizaintza-taldeak diziplina anitzeko taldearen barruan duen eginkizuna eta garuneko lesioekin eta haien errehabilitazioarekin zerikusia duten beste alderdi asko izan ziren jardunaldiaren eztabaidagaietako batzuk, beti Aita Menni Ospitaleko profesionalen eskutik.
“Hartutako garuneko kaltea, bizitza berri baten hasiera” izenburupean, erizaintzako laguntzaileentzat zen batik bat ekitaldia, baina interesa zuten arlo soziosanitarioko profesional eta ikasle guztiek parte har zezaketen; baita HGK duten pertsonek eta senideek ere.Goizez eta arratsaldez, gure pazienteetako batek eta Garuneko Kalteko Zerbitzuaren hainbat diziplinetako zazpi adituk parte hartu zuten.
Guztira ehun pertsona baino gehiago bertaratu ziren prestakuntza-jardueretara eta tailerretara. Horien guztien helburuak hauek izan ziren:
o Biztanleria hartutako garuneko kaltearen eta senideek eta kaltea duten pertsonek behar duten laguntzaren aurrean sentikor agertzea eta kontzientziatzea biztanleriaren sektore guztietatik.
o Hartutako garuneko kaltearen eta esparru bio-psiko-sozial desberdinetatik egindako diziplina anitzaren ezagutza zabaltzea eta horretan sakontzea.
o Hartutako garuneko kalteari buruzko berariazko ezagutzak zabaltzea.
o Fisioterapia eta diziplina anitzeko tratamendua nagusiagoak diren esparruetako baten sarrera egitea ikasleei.
o Esparru bereko profesionalak integratzea hartutako garuneko kalteari buruz eztabaidatzeko.
o Espainiako zentro soziosanitarioen eta etorkizuneko garapen-lerroen egoerari buruz gogoeta egitea.
Ospitaleak, harreman arin eta emankorrak dituena hezkuntza-zentro honekin, azken mailetako ikasleek gure Unitateetan egiten dituzten praktikengatik batik bat, HGKri buruzko jardunaldi honetan parte hartzeko bere profesionalak proposatu izana eskertu die antolatzaileei.