AITA MENNI OSPITALEKO HAURREN ERREHABILITAZIO UNITATEAN GABONETAKO OSO OPARI BEREZIA PRESTATU DUGU ERREHABILITAZIORA DATOZEN NESKA-MUTILENTZAT: CLOWN ANTZEZLANA
Abenduaren 22an, arratsaldean, “Trostan” antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Agertokia Busurtuko Udal Zentroko ekitaldi-aretoan izango da (Zankaeta, 1), Bilbon.
Trostan jende guztiarentzako testurik gabeko lana da. Virginia Imaz en zuzendaritzapean erabateko luxua izango da José Carmelo Muñoz (Oihulari Klown) eta Toni Iglesias (Tira ta floja) aktore komikoak agertokian izatea. Bi pailazoak zaldi baten espirituak hartuta sentitzen dira. Bata, odol garbikoa; bestea, lan egiteko animalia bat.
Pailazoen asmoa guk barre egitea da, baina pertsonok gure artean loturak nola sortzen ditugun gogoeta egitea ere bada. Hezierari eta “etxekotzeko” dugun moduari buruzko metafora honekin ongi pasatuko dugu. Dibertimenduaren bidez gogoeta egiteko aukera izango da. Primeran pasatuko dugu!!!