Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak batera finantzatuko dute, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez. Helburua da elektroestimulazio funtzionaleko sistemen funtzionaltasunak eta erabilerraztasuna hobetzea, garuneko kaltea duten pertsonen goiko gorputz adarraren mugikortasuna eta funtzionaltasuna lehengoratzeko.
Hiru urtean lanean aritu ondoren, Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalterako Zerbitzuan ”Eskuaren trebetasunaren errehabilitaziorako elektroestimulazio funtzionaleko sistema autokonfiguragarria – FESKU” ikerketa proiektua amaitzen ari gara, Fesia Technologyko lantaldearekin eta Tecnaliaren lankidetzarekin.
FESKUren helburua da elektroestimulazio funtzionaleko sistemen funtzionaltasunak eta erabilerraztasuna hobetzea, garuneko kaltea duten pertsonen goiko gorputz adarraren mugikortasuna eta funtzionaltasuna lehengoratzeko.
Gure zentroa pazienteekin proba klinikoak garatzeaz eta gauzatzeaz arduratu da batez ere, bai eta irtenbidearen erabilgarritasuna baloratzeaz ere.
Espero dugu ikerketa honen emaitzak laster inplementatu ahal izatea FESIAren gailuetan (Fesia Grasp eta Fesia WALK), eta, hala, garuneko lesioak dituzten pertsonen mugikortasuna eta bizi kalitatea hobetzen lagundu ahal izatea.
Proiektu hau (espediente zenbakia: ZL-2020/00949) Enpresen I+G bultzatzeko HAZITEK laguntza programak finantzatu du. Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak batera finantzatzen dute, Eskualde Garapeneko 2014-2020 Europako Funtsaren bidez (FEDER).